FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bardella izan daiteke Frantziako eskuin muturraren presidentegaia, Le Pen inhabilitatu baitute

Marine Le Pen Bilgune Nazionalaren buruzagiari lau urteko espetxealdia, 100.000 euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko bost urteko berehalako inhabilitazioa ezarri dizkiote Europako Parlamentuaren dirua (2,9 milioi euro) alderdia finantzatzeko erabiltzeagatik.
Jordan Bardella Bilgune Nazionaleko presidente eta Marine Le Penen bigarrena, artxiboko irudi batean
Jordan Bardella Bilgune Nazionaleko presidente eta Le Penen bigarrena. Artxiboko argazkia: EFE

Marine Le Pen Frantziako eskuin muturreko buruzagiaren etorkizun politikoa kinka larrian dago, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik ezarri dioten bost urteko inhabilitazioa dela eta. Izan ere, gaur-gaurkoz, ezingo da hautagai izan 2027ko presidente hauteskundeetan.

Bilgune Nazionalaren buruzagiari lau urteko espetxealdia (horietako bi bakarrik bete beharko ditu; nahi izatera, pultsera elektronikoarekin), 100.000 euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko bost urteko berehalako inhabilitazioa ezarri dizkiote Europako Parlamentuaren dirua (2,9 milioi euro) alderdia finantzatzeko erabiltzeagatik.

Hala ere, Le Penek ez du amore eman nahi eta epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri du, hauteskunde presidentzialetara aurkeztu ahal izateko. Hala ere, jakin badaki helegitea ebatzi arte 18 hilabete eta bi urte bitartean igaro daitezkeela. Bidea zaila dela jakin arren, aukera-zirrikitu bat badagoela azpimarratu du TF1 telebista katean bart egin dioten elkarrizketan. Testuinguru horretan, azkar mugitzeko eta 2027ko hauteskunde kanpaina baino lehen erabakia hartzeko eskatu dio Justiziari.

Frantziako zenbait legelariren arabera, apelazio-helegiteak inhabilitazioa eten egingo luke eta aukera emango lioke auzia 2027tik aurrera luzatzeko. Gero, Frantziako presidente aukeratuko balute, immunitatea eskuratuko luke, eta bere aurkako prozesu judiziala bertan behera geratuko litzateke.

Beste legelari batzuen ustez, ordea, helegiteak helegite, inhabilitazio zigorra bere horretan geldituko da. Horrek bidea libre utziko lioke Jordan Bardella Bilgune Nazionalaren presidentegai gisa hauteskundeetara aurkezteko.

Jordan Bardella Bilgune Nazionaleko presidentea 2027ko hauteskundeetan presidentegai izateko aukeraz galdetuta, momentuz hautagai izateko itxaropenari eusten dio Le Penek, eta aukera hori baztertu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken hamarkadetako gatazka krudel eta bortitzenetakoa bizi dute Sudanen

Hiru urte bete dira Afrikako herrialde handienean gerra hasi zenetik, baina ezkutuan egon da sarritan. Hildakoen kopuru zehatza jakiterik ere ez dago: 150.000 izan daitezkeela aipatzen da, nahiz eta askoz gehiago direla uste izan. Gosetea zabalduta dago eta milioika desplazatu eragin ditu. Urteurrenean, goi-bilera egin dute Berlinen laguntza humanitarioa bideratu eta irtenbide politikoa bilatu asmoz, baina borrokan ari diren bi aldeek ez dute parte hartu.

china-portavoz-ministerio-exteriores-aranceles-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txina, hazkunde etengabean: Munduko fabrika izatetik, lider teknologikoetako bat izatera

Txina Irango eta Persiako golkoko beste herrialde batzuetako petrolio eta gas inportatzaile handia da. Hala ere, herrialdearen erreserbak maximo historikoetan daude, eta auto elektrikoen eta energia berriztagarrien aldeko apustuari esker, gerrak ez dio askorik eragin, momentuz. Horrela, Iran bazkide estrategikoa duen arren, Txina erantzun diplomatikoaren alde dago, epe luzerako estrategia baitarabil.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X