Txinak "amaierara arte" borrokatuko du, eta Bruselak eskatu dio ez dezala gerra komertziala gordinarazi
Txinako agintariek xantaia egitea leporatu diote Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteari, Beijingen aurkako % 50eko muga-zerga gehigarria iragarri osteko lehen erreakzioan. Trumpek Asiako erraldoiari mehatxu egina zion % 50eko muga-zerga gehigarria ezartzearekin (% 104ko muga-zerga, guztira), Txinak ez baitu AEBtik inportatutako produktu guztien gaineko % 34ko muga-zerga erretiratu.
Berez, AEBk % 34ko tasa ezarri behar zion Txinari gaurtik aurrera, eta horri dagoeneko aplikatzen zen % 20ko zerga batu behar zitzaion. Baina, esan bezala, azkenean Txinako produktuei jarritako zerga % 104koa da.
Txinako Merkataritza Ministerioaren arabera, Asiako erraldoiak AEBtik inportatzen diren salgai guztien gainean ezarritako % 34ko muga-zerga "erabat legitimoa" da, eta helburua bere subiranotasuna, segurtasuna eta garapen interesak babestea eta nazioarteko merkataritza-ordenari eustea dira.
"Ameriketako Estatu Batuek bide horri jarraitzen badiote, Txinak amaierara arte borrokatuko du", ohartarazi zuen atzo Txinako Merkataritza Ministerioak.
Txinaren arabera, gerra komertzialetan ez da irabazlerik egoten, denak dira galtzaile, eta gaineratu zuen "presioa eta mehatxuak" egitea ez dela Asiako herrialdearekin harremantzeko modurik onena.
Hori dela eta, iragarritako aldebakarreko muga-zergak bertan behera uzteko eta berdinen arteko elkarrizketa abiatzeko eskatu zion Txinak.
Bruselak lasaitasuna eskatu du
Testuinguru horretan, Ursula Von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak dei egin zion Li Oiang Txinako lehen ministroari gerra komertziala "gordintzea saihestea".
Beijingo Gobernuko buruarekin telefonoz egindako solasaldi batean, Von der Leyenek nabarmendu zuen "inportanteena" dela "nazioarteko ekonomiaren egonkortasunari eustea".
Von der Leyenen esanetan, Europar Batasuna eta Txina munduko merkatu handienak dira eta haien "erantzukizuna" da "merkataritza sistema irmoa, askea eta justua" babestea.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.