Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boeing-en hegazkinak ez jasotzeko agindu die Txinak bertako aire-konpainiei

"Estatu Batuetako enpresei hegazkinentzako egindako edozein eskari" bertan behera uzteko ere eskatu die. AEBko produktuei ezarritako % 125eko muga-zergen iragarpenaren ondoren etorri da agindu hau.
Boeing enpresako hegazkinak. Artxiboko argazkia: EFE.
Boeing enpresako hegazkinak. Artxiboko argazkia: EFE.

Muga-zergen gerrak beste urrats bat eman du. Oraingoan, Boeing enpresa estatubatuarraren hegazkinik ez onartzeko agindua eman die Txinako Gobernuak bertako hegazkin konpainiei.

AEBko enpresei "hegazkinetarako ekipoak eta piezak erosteko egindako eskariak bertan behera uzteko" ere eskatu die Pekinek aire konpainiei, Bloomberg agentziak argiratu dituen informazioen arabera.

Estatu Batuetako Gobernuak % 145eko muga-zergak ezarri zizkion Txinari. Honek produktu estatubatuarren gaineko zergak % 84tik % 125era igota erantzun du. Honen guztiaren ondorioz, hainbat analistek abiazioaren sektorea jo zuten kaltetu handienen artean. 

Hala, Boeingek aurkari nagusien prezioekin alderatuta, askoz garestiago saldu beharko ditu bere hegazkinak Txinan. Airbus europarra eta Commercial Aircraft Corporation of China (COMAC) egoera hobean egongo dira agindu honen ondoren.

2025eko lehen hiruhilekoan, fabrikatzaile estatubatuarrak 18 hegazkin entregatu dizkie Txinako hegazkin konpainiei, gehienak 737 MAX modelokoak. Halaber, konpainiak beste 10 hegazkin zituen prest China Southern Airlines, Air China eta Xiamen Airlines enpresentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X