Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazako ikastetxeen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte

Gainera, Zerrendako eskolen % 88k berreraikuntza edo birgaitze lan handiak behar dituzte.
Israelen erasoa Dar Al-Arqam ikastetxearen aurka, Gaza Hirian. Argazkia: EFE
Israelen erasoa Dar Al-Arqam ikastetxearen aurka, Gaza Hirian. Argazkia: EFE

Gazako Zerrendako ikastetxeen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte 2023ko urriaren 7an Israelek Palestinako lurraldean erasoaldia abiatu zuenetik.

"Gazako eskolen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte", adierazi du Ekialde Hurbileko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA), Global Education Cluster Save the Childrenek eta Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak (UNICEF) osatutako foroaren datuak aipatuta.

Iturri horren arabera, Gazako eskolen % 88k "berreraikuntza edo birgaitze lan handiak behar dituzte", gaineratu du.

Horietako asko UNRWAren 162 ikastetxeetako batzuk dira, zeinetan "ehunka mila haurrek ikasten zuten". "Gazako haurrak lekuz aldatuta, traumatizatuta eta hezkuntzarik gabe daude", ohartarazi du UNRWAk. "Gazako hezkuntza gerraren biktima da", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X