TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Konklabearen hasiera, amen osasun mentala eta Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Prestaketa lanak Kapera Sistinoan
Prestaketa lanak Kapera Sistinoan. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Konklabearen hasiera: Konklabea hasiko da Vatikanoan. Eguna hasteko, 10:00etan, 'Pro Eligendo Pontifice' meza egingo dute Vaticanoko San Petri basilikan. 17:00etatik aurrera, aita santua aukeratzeko ardura duten 133 kardinalak Vatikanoan erabat isolatuta egongo dira Kapera Sistinoan, harik eta Frantziskoren ondorengoa nor izango den erabakitzen duten arte.

- Amen osasun mentala: Gaur, maiatzak 7, Amen Osasun Mentalaren Munduko Eguna da, amen osasun mentalaren garrantzia aitortzeko eguna. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), % 20 inguruk antsietatea, depresioa edo izua izaten dute. Gainera, 10 emakumetik 7k, ez dute laguntzarik eskatzen, errudun sentitzen direlako gizartearen aurrean.

- Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz, Kongresuan: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan, defentsa gastuari eta apirilaren 28ko itzalaldiari buruzko azalpenak emateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X