KONKLABEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kardinalak Kapera Sistinora itzuli dira beste bi bozketa egiteko

Kapera Sistinoko tximiniaren ke beltzak 11:50ean iragarri duenez, konklabeak ez du akordiorik lortu bigarren eguneko bozketan, eta, beraz, gaur arratsaldean saiatuko dira berriro.
Vatikanoko konklabea. Argazkia: EFE
Vatikanoko konklabea. Argazkia: EFE

Ostegun honetan, ke beltza irten da berriro ere Kapera Sistinoko tximiniatik, eta, ondorioz, konklabean bildutako kardinalek botoa emango dute berriro arratsaldean, Frantziskoren ondorengoa nor izango den aukeratzen saiatzeko. Datozen orduetan bi bozketa izango dira.

Laugarren bozketan, arratsaldeko lehenengoan, pertsona batek aita santu izendatzeko behar diren laguntzak jasoko balitu, fumata zuri bat ikusiko genuke 17:30 inguruan. Bosgarrenean bada, arratsaldeko bigarrena, 19:00ak aldera izango da.

Aitzitik, bi bozketen ondoren oraindik gehiengo nahikorik ez balego, 19:00ak aldera ke beltza besterik ez litzateke aterako.

_______________________________________

Zuzeneko seinalea, Vatikanotik

_______________________________________

Aurreikusi zitekeen bezala, atzo, aurreneko fumata beltza izan zen. 21:00an atera zen ke beltza tximiniatik, uste zena baino ia bi ordu beranduago.

Vatikanoak zabaldutako informazioaren arabera, goizeko bileraren ondotik, 12:30ean Santa Martan bazkalduko dute kardinalek, eta 15:45ean aterako dira handik Kapera Sistinora itzultzeko. 16:30ean bilduko da atzera berriz konklabea, eta bi bozketa gehiago egingo dituzte arratsaldean.

Adituen arabera, arratsaldeko bozketetan has daiteke balantza mugitzen, batzuen edo besteen alde. Laugarren bozketan (arratsaldeko lehena) akordioa balego, baliteke fumata zuria 17:30 inguruan izatea; bosgarrenaren ondoren iritsiko balitz akordioa, 19:00ak aldera aterako litzateke horren berri emateko ke zuria, eta akordiorik ezean ere, ordu horretan jakinaraziko da.

Benedikto XVI.a zein Frantzisko konklabearen bigarren egunean aukeratu zituzten.

Otoitzerako tartea

Akordiorik ezean, biharko prozesua berdina izango da: bina bozketa, goizean eta arratsaldean. Hiru egunen ondotik ke zuririk ez badago, kardinalek egun bateko etenaldia egingo dute. Otoitzerako eta elkarrekin hitz egiteko erabiliko dute tarte hori. Matteo Bruni Vatikanoko Prentsa Bulegoaren zuzendariak jakinarazi du konklabearen hasiera egunari buruzko "interpretazio ezberdinak" daudela, eta horren arabera etenaldia larunbatean edo igandean izan daitekeela.

Hau da, konklabearen hasiera data osteguna jotzen bada, lehen bozketa egin zenekoa, atsedena larunbatean egin dezakete kardinalek. Aldiz, lehen eguna ostirala dela zehazten bada, bina bozketa egin diren lehen eguna, igandean etengo litzateke konklabea.

Lau bozketa-saio (bi goizez eta bi arratsaldez) eta gero aita santurik hautatuko ez badute, joko-arauak aldatu egingo dira. Azken bozketan boto gehien bildu dituzten bi hautagaiak igaroko dira hurrengo fasera, eta horien artean hautatu beharko lukete kardinalek.

Bozketa erabakigarriak

Ostegun honetako bozketak giltzarri dira jakiteko faborito nagusiek —Mateo Zuppi, Luis Antonio Tagle, eta bereziki Pietro Parolin— Eliza Katolikoaren 267. buruzagia bihurtzeko babes nahikoa lortzen duten. Purpuradun kontserbadoreek amore ematen ez badute, Vatikanoaren estatu idazkaria ere badenak aukerak galduko lituzke, eta errefomisten artean beste izen batzuk atera beharko lirateke.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X