TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santu berria, Hezkuntzako negoziazio mahaia eta euriborraren jaitsiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Leon XIV.a aita santu berria
Leon XIV.a aita santu berria. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Leon XIV.a aita santu berria: Aita santu berria Robert Francis Prevost kardinal estatubatuarra izango da, eta Leon XIV.a izena hartuko du. Prevostek, Perun ibilbide luzea duen misiolariak, Frantzisko aita santuaren lekukoa hartuko du. Ostiral honetan, 11:00etan, purpuradunekin meza egingo du Kapera Sistinoan, eta igandean Regina Coeli (euskeraz Zeruko Erregina) otoitza egingo du San Petriren basilikan.

- Hezkuntza sailaren eta sindikatuen arteko negoziaketak: Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek ez dute begi onez ikusi Hezkuntza Sailak lan-gatazka desblokeatzeko aurkeztu duen proposamena, mahai gainean jarritakoa ez dela nahikoa iritzita. Hezkuntza Sailak beste proposamen bat bidaltzeko konpromisoa hartu du, eta ostiralean negoziazio-mahaian eseriko dira berriro. Gauzak horrela, Hezkuntzako sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. 

- Euriborraren jaitsiera: Europako Banku Zentrala interes-tasak murriztuz joan da 2024tik, jarduera ekonomikoa gehiegi ez geldiarazteko eta kontsumoa bultzatzeko asmoz. Pasa den apirilaren 17ko azken bileran, % 2,25ean kokatu zituen eta mugimendu honen ondorioz, euriborrak, Europako bankuek beren artean dirua mailegatzen duten tasen batez bestekotik lortzen den indizeak, ere beheranzko bidean jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X