Pepe Mujicaren heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pepe Mujicaren hil-kapera zabalik, Montevideon segizio jendetsua egin ondoren

Hil-kapera ostegunera arte egongo da irekita. Gabriel Boric Txileko presidentea eta Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo agintaria, besteak beste, bertaratuko dira.
Mujicaren hil-kapera, Montevideon. Argazkia: EFE
Mujicaren hil-kapera, Montevideon. Argazkia: EFE

Pepe Mujica presidente ohiaren hil-kapera ireki dute asteazken honetan Uruguaiko Parlamentuaren Jauregian, Montevideotik gertu dagoen 'chacra' (baserria) txikian minbiziak jota hil ondoren.

Lehentxeago, milaka pertsonak bat egin dute Uruguaiko presidente zenaren segizioarekin, Montevideoko Dorre Exekutibotik Parlamentuaren Jauregira.

18:00 - 20:00

Hilotza Independentzia plazatik abiatu da, zaldi batzuek eramandako gurdi batean, eta 13:15 aldera (16:15, Euskal Herrian) iritsi da Parlamentuaren Jauregira. Haren alargunak, Lucia Topolansky presidenteorde ohiak, eta Yamandu Orsi Uruguaiko egungo presidenteak ere hartu dute parte segizioan.

Pertsona bat, kartel batekin, segizioan. Argazkia: EFE Pertsona bat, kartel batekin, segizioan. Argazkia: EFE

Hain justu, Uruguaiko Gobernuak hiru eguneko dolua ezarri du, maiatzaren 14tik 16ra. "Ezar dadila dolu ofizial eta nazionala hilaren 14, 15 eta 16an Jose Alberto Mujica Cordano Errepublikako presidente ohiaren heriotza dela eta", dakar Yamandu Orsi herrialdeko presidenteak izenpetutako dekretuak.

Horri lotuta, Uruguaiko bandera haga erdian izango da eraikin publiko guztietan, Uruguaik mundu zabalean dituen enbaxadetan, kuarteletan, aire baseetan eta gerraontzietan.

___________________

___________________

Mujicaren erretratu bat segizioan. Argazkia: EFE Mujicaren erretratu bat segizioan. Argazkia: EFE

Herrialdean 15:00ak direnean (Euskal Herrian, 20:00ak) zabaldu dute beilatokia. Hil kapera Montevideoko Legegintza Jauregiaren Urrats Galduen Aretoan paratu dute. Uruguaiko herritarrek han eman ahalko diote azken agurra 2010etik 2015era presidente izan zenari. Hil-kapera ostegunera arte egongo da zabalik. Gabriel Boric Txileko presidentea eta Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo agintaria, besteak beste, bertaratuko dira. Behin beila bukatuta, buruzagiaren gorpuzkiak erraustuko dituzte, ekitaldi pribatu batean.

Ingurumari horretan, EH Bilduren ordezkaritza-talde bat Montevideora bidean da, azken agur horretan parte hartzeko. Arnaldo Otegi idazkari orokorra eta Gorka Elejabarrieta koalizioaren senataria izango dira ekitaldiotan. 

Imanol Pradales lehendakariak samina adierazi du Mujicaren heriotza dela eta, eta nabarmendu "duintasunaren, konpromisoaren eta umiltasunaren erreferentea" izan zela.

18:00 - 20:00

Saminean lagun, Iñigo Urkullu lehendakariak ere Mujica goratu du justizia sozialarekin zuen konpromisoagatik.

18:00 - 20:00

Mujica asteartean hil zen, 89 urterekin, Yamandu Orsi herrialdeko egungo presidenteak X sare sozialean jakinarazi zuenez. Uruguaiko politikariari astebete geratzen zitzaion 90 urte betetzeko, baina 2024tik zuen minbizia zela eta hil hurren zegoela zabaldu zuen atzo goizean haren bikotekideak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X