GENOZIDIOA, GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Madrilgo Taldea'k bilera egingo du gaur bi estatuen irtenbidea landu eta Gazako blokeoarekin amaitzeko

Europako eta arabiar herrialdeetako ordezkariek bilera egingo dute gaur Madrilen, Espainiako Gobernuak deituta, palestinarren eta israeldarren arteko "gatazkari irtenbide politikoa" emateko bidean urratsak egiteko, ekainaren erdialdean New Yorken egingo den goi-mailako konferentziaren atariko.
Albares ministroa artxiboko argazki batean. EFE
Albares ministroa artxiboko argazki batean. EFE

Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak harrera egingo die gaur arratsaldean Madrilen, Europako eta arabiar herrialdeetako hainbat ministrori, Ekialde Hurbileko gatazka konpontzeko beste saiakera batean. Bi estatuen konponbidearen aldeko apustua berrestea, Israelen gaineko presioa handitzea eta Gazako Zerrendaren blokeoa amaitzeko urratsak egitea da bileraren helburua.

"Bi estatuen irtenbidea ezartzeko ministroen Madrilgo bilera" izena jarri dio Atzerri Ministerioak ekimenari, eta Europako hainbat herrialdetako ministroak bertaratzea espero da; Espainiako tesietatik gertuen daudenak edo Palestina aitortu dutenak, batez ere, baita arabiar herrialdeak ere. Dena dela, ofizialki ez da jakitera eman nortzuk izango diren bilera horretan.

Albares buru duen ministeriotik esan dutenez, nazioarteko eragileen arteko elkarrizketa bultzatzea da topaketaren helburua, "Gazako hondamendi humanitarioari amaiera emateko eta gatazkaren konponbide politikorantz aurrera egiteko, bi estaturen, Israelen eta Palestinaren, konponbidea gauzatuz, bata bestearen ondoan bakean eta segurtasunean bizi daitezen".

Nazioartea mobilizatzen jarraitzeko helburua dutela ere adierazi dute, "Gazaren gaineko erasoaldi militarra amaitzeko eta berehalako su-eten bat bultzatzeko, bahitu guztiak berehala askatzeko eta Gazara laguntza humanitarioa sartu ahal izateko, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arabera".

"Israelek ezin du erabaki nork jasotzen dituen elikagaiak, noiz jasotzen dituen eta nola", ohartarazi zuen Albaresek ostegunean, Washingtonen, Marco Rubio AEBko Estatu idazkariarekin bildu ondoren.

Irailaren 13an egindako lehen bilerari jarraipena emango dio igande honetako bilerak, eta ekainaren erdialdean New Yorken egingo den goi-mailako konferentziaren atariko gisa ere balioko du. Konferentzia hori Frantziak eta Saudi Arabiak babestu dute, NBEren babesarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X