Hildako bat eta 48 zauritu, Israelek eta AEBek babestutako laguntza banatzeko sistemaren lehen egunean
19 urteko gazte bat hil zuten eta beste 48 pertsona zauritu zituzten tiroz astearte gauean, Israelek eta AEBk Gaza hegoaldean ezarritako banaketa zentro berrian, Gazako Osasun Ministerioak gaur jakitera eman duenez.
"Asteartean ikusi genuena Gazako Fundazio Humanitarioa egiten ari den egoeran janaria banatzeko arriskuaren adibide argia da", adierazi du Ajith Sunghay Nazio Batuen Erakundeak Palestinako Lurraldeetan duen Giza Eskubideetarako Bulegoko buruak prentsaurrekoan.
Sunghayk azaldu duenez, Gazako biztanleriaren zati handi bat ezin da GHFren banaketa-eremura hurbildu, Zerrendaren hegoaldeko muturrean.
Bestalde, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak (ICRC) gaur ohar batean baieztatu duenez, Rafaheko bere kanpaina-ospitaleak "jende asko" hartu zuen bart, "tartean emakumeak eta haurrak, denak bala zauriekin".
Nazio Batuen Erakundeak behin eta berriz gaitzetsi du Israelek ia hiru hilabetez Gazan laguntza humanitarioa sartzea blokeatu izana, eta uko egin dio GHFrekin kolaboratzeari. Gainera, ohartarazi du fundazioa ez dela neutrala, biztanleak lekualdatzera behartzeko arriskua areagotzen dela eta emandako laguntza ez dela nahikoa.
Gazako Fundazio Humanitarioak (GHF), AEBren eta Israelen babesa duen erakundeak, eguerdian esan du laguntzaren banaketa berriz abiatu dutela Palestinako lurraldean, eta bigarren banaketa zentro bat ireki dutela. Goizean geldiarazi egin dute laguntza-banaketa Gazan, atzoko kaosa dela eta.
"Bi zentroetan, 14.550 elikagai-kaxa inguru banatu dira orain arte. Kutxa bakoitzak 5,5 pertsona elikatzen ditu 3,5 egunez, guztira 840.262 otordurekin", ziurtatu du fundazioak ohar batean.
Gazako Fundazio Humanitarioak Gazan lau banaketa zentro zabaltzeko asmoa du, eta datozen asteetan gehiago eraiki nahi dituela adierazi du.
Hala eta guztiz ere, Israelek bere laguntza sistema polemikoa defendatu du gaur NBEn, eta erakunde horri "bere egoa alde batera uzteko" eta mekanismo horrekin bat egiteko eskatu dio, kritikatu beharrean. "NBEk izua zabaltzeari utzi eta bere laguntza mobilizatzen hasi behar du. Utzi zure egoa alde batera, hartu laguntza eta egin zure lana!", esan du Danny Danon Israelek NBEn duen enbaxadoreak Palestinako auziari buruzko Segurtasun Kontseiluaren bilkura hasi baino minutu batzuk lehenago.
Bestalde, Tom Fletcher NBEko Gai Humanitarioetarako idazkariorde nagusiak ziurtatu duenez, "azkenean, martxan daude" kamioiak Gazako Zerrendan laguntza humanitarioa banatzeko, eta asteazken hau laguntza banatzeko egun "erabakigarria" izatea espero du.
Erasoa Gazan
Bestalde, hamar pertsona inguru hil eta 15 zauritu dituzte Israelgo Armadak Gazako iparraldean kazetari palestinar baten etxebizitzaren aurka egindako bonbardaketa baten ondorioz.
Palestinako Filastin egunkariaren arabera, Israelgo indarrek Osama al Arbid kazetariaren etxebizitzari eraso egin diote. Bonbardaketa horren ondorioz, bederatzi senide hil dira, baina Israelgo Armadak ez du horri buruzko adierazpenik egin. Kazetaria bizi da.
Gazako agintariek konfirmatu dute 54.000 hildako eta 123.000 zauritu baino gehiago daudela.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "substantzia kimiko ezezagun bat" botatzea leporatu dio FINULek Israeli
Nazio Batuen Libanoko Bitarteko Indarrak adierazi du kezkatuta dagoela kimiko horiek osasunean, nekazaritza-lurretan eta zibilak beren etxeetara itzultzean izan dezaketen eraginagatik.
Mikel Reparazek egungo egoera geopolitikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko dute bihar Bilbon
EITBren nazioarteko arduradunak lehia geopolitikoaren eremu liskartsuenetan grabatutako bideoak ikusentzunezko lan batean bildu dituzte. Dokumentala BBK Aretoan izango da ikusgai, eta ondoren, sosaldia antolatu dute.
AEBk irlaren kontrola bereganatzeko helburua izaten jarraitzen duela ohartarazi du Groenlandiako lehen ministroak
AEBko presidenteak diskurtsoa leundu eta indarra erabiltzeko mehatxuetan atzera egin duen arren, Groenlandiak uste du presioak bere horretan jarraitzen duela.
Ehunka hildako Kongoko meategi batean izandako luizi batean
Luizia joan den ostegunean gertatu zen, M23 matxino-taldearen kontrolpean dagoen meategi batean. Hildako gehienak artisau-meatzariak dira, baina meategiaren inguruan lan egiten zuten merkatari txikiak eta inguruko herrixketako bizilagunak ere hil dira.
Grammy sarien aurkezlea salatzeko mehatxua egin du Trumpek, Epsteinen uhartean egon zela esan zuelako
Trevor Noahk egindako bakarrizketetako batean esan zuenez, Trumpek "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin egoteko", Groenlandiari erreferentzia eginez.
Mette-Marit Norvegiako printzesa, Elon Musk eta Jose Maria Aznar: Epstein pederastaren artxiboetan agertu berri diren izenak
Jeffrey Epstein sexu-delitugilearen artxiboetako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ditu AEBk. Bertan, politikarien eta Europako ehundutako sare handiaren isla.
Liam Conejo bost urteko mutikoa eta bere aita aske utzi dituzte eta Minnesotara itzuli dira
Fred Biery Texasko epaile federalak Liam eta Adrian Conejo behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen larunbatean, irekitako immigrazio prozedura ebazten den bitartean. Aita-semeak ICEk atxilotu zituen Minnesotan, eta horrek haserrea eragin zuen herrialde osoan.
Rafahko pasabidea ireki dute, ia bi urtez itxita egon ondoren
Egiptoko segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, egunean 150 pertsona atera ahalko dira Gazako Zerrendatik, eta 50 sartu.
Trumpek Irani eraso egiteko mehatxua berretsi du, Khameneik gatazka eskualde osora zabalduko dela ohartarazi ostean
Teheranekin gai nuklearren inguruan itun bat lortzea espero duela adierazi du AEBko agintariak, baina gehitu duenez, "akordiorik lortzen ez badugu, orduan jakingo dugu Khameneik arrazoia zuen ala ez".
Costa Ricak eskuinerako bidean jarraitzen du, eta Laura Fernandez izango du presidente
Lehen itzulian gehiengo zabalez irabazi du, eta aldaketa "sakonak eta atzeraezinak" agindu ditu. Oposizioak, berriz, ohartarazi du ez duela onartuko "bidegabekeriarik".