EE. AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Melissa Hortman Minnesotako kongresista demokrataren hilketaren susmagarria atxilotu dute

Hortmanez gain, senarra ere hil zuen Vance Boelter susmagarriak. John Hoffman senatari estatala eta haren emaztea ere zauritu zituen erasoan.

Estatu Batuetako agintariek Vance Boelter atxilotu dute igande honetan, joan den larunbatean Melissa Hortman Minnesotako Ordezkarien Ganberako Alderdi Demokratako batzarkidea eta haren senarraren ustezko hiltzailea.

Atxiloketa 22:00ak baino lehenago izan da (Espainiako penintsulako 04:00ak), Boelterren etxebizitzatik gertu, Green Islen, Sibley konderrian.

Boelterrek polizia-uniforme bat jantzi zuen erasorako, eta John Hoffman senatari estatala eta Yvette emaztea ere zauritu zituen. Sendatzen ari dira biak, tiroen ondorioz egindako ebakuntza kirurgikoen ostean.

Erasoaren ostean, susmagarriak tiroka aurre egin zien poliziei, eta gero ihes egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X