GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek dio badakitela non dagoen Khamenei, baina "oraingoz" ez omen dute hilko : "Jomuga erraza da"

"Gure pazientzia bukatzear da", azpimarratu du AEBko presidenteak, eta Irani "baldintzarik gabe amore eman" dezala eskatu dio. 

Kananaskis (Canada), 16/06/2025.- US President Donald Trump participates in a family photo during the Group of Seven (G7) Summit at the Kananaskis Country Golf Course in Kananaskis, Alberta, Canada, 16 June 2025. World leaders are gathered from 15 to 17 June 2025 for the annual G7 Summit. EFE/EPA/LUDOVIC MARIN / POOL
Donald Trump. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak adierazi du badakitela non ezkutatzen den Ali Khamenei Irango buruzagi gorena, baina nabarmendu du Washingtonek "oraingoz" ez duela akabatuko. "Jomuga erraza da", gaineratu du.

"Badakigu non dagoen 'lider gorena' deritzona. Jomuga erraza da, baina salbu dago. Ez dugu desagerraraziko (hil), oraingoz ez, behintzat; ez dugu nahi zibilen eta soldadu estatubatuarren aurka misilak jaurtitzea. Gure pazientzia desagertzear da", azpimarratu du Truth Social sare sozialean.

Trumpek "baldintzarik gabe amore emateko" eskatu dio Irani, eta adierazi du AEBk "Iranen zeruaren kontrol osoa" duela, Israelgo Armadak joan den astean hasitako bonbardaketa oldearen ostean. Izan ere, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren arabera, Teherango misil jaurtigailu asko eta droneen erdiak suntsitu ditu.

"Orain, Irango zerua erabat kontrolatzen dugu. Iranek aireko detektagailu onak eta defentsarako beste ekipo batzuk zituen, eta asko, baina ezin dira Estatu Batuetan fabrikatu, asmatu eta fabrikatu direnekin alderatu. Inork ez du AEBk baino hobeto egiten", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X