TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango da: AEBen erasoa Iranen, Cerdan kasua eta San Joan bezpera

eitb.eus-ek gaur egingo dituen albiste nagusien laburpena
WASHINGTON (United States), 22/06/2025.- Protestors voice their opposition to US President Donald Trump's decision to bomb three nuclear sites in Iran, outside the White House in Washington, DC, USA, 22 June 2025. Chair of the Joint Chiefs of Staff Dan Caine said the bombing has inflicted 'extremely severe damage' to the sites. (Protestas) EFE/EPA/JIM LO SCALZO
Protestak Etxe Zuriaren aurrean. Argazkia: EFE

Hauek izango dira 2024ko ekainaren 23ko titular nagusiak:

- Tentsioz betetako giroa AEBk Iranen aurka egindako erasoen ostean:  Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "bakearen edo tragediaren" artean aukeratzeko esan zion Irani, larunbatetik iganderako goizaldean Iranen hiru instalazio nuklear bonbardatu ondoren. Iranek esan du "aukera guztiak" aztertuko dituela bere instalazio nuklearren aurkako erasoaren ostean. Irango Atzerri ministroak adierazi du AEBk "Nazio Batuen Gutunaren, nazioarteko zuzenbidearen eta TNPren urraketa larria" egin duela.

- Abalosen eta Koldoren adierazpena: Jose Luis Abalosek eta Koldo Garciak gaur deklaratu dute, UCOren azken txostenaren zantzuen ostean. Auzitegi Gorenak goizeko 10:00etan deitu du ministro sozialista ohia, eta haren atzetik joango da aholkulari ohia, 12:00etan. Hainbat komunikabideren arabera, biak bildu ziren atzo, igandea, euren adierazpenak koordinatzeko. 

- San Joan gaua: Euskal Herria argituko dute gaur gauean. San Joan bezpera ospatzeko gaua Euskal Herriko ia herri guztietan izan ohi da magikoa; dantza-gaua, su-gaua eta festa-gaua... aspaldiko ohiturak berreskuratzeko uneak.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik (chavismoa boterera iritsi zenetik) gaur egunera arte atxilotutako preso politikoak hartzen ditu barne, eta kanpoan uzten ditu giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak. Kontsulta prozesua zabalduko da orain, eta bigarren eztabaida batean onartu beharko da gero.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X