Brasilen eta AEBren arteko krisi diplomatikoa areagotu egin da, Trumpek % 50eko muga-zergak ezarriko dituela iragarri berritan
Jair Bolsonaro Brasilgo estatuburu ohi eta presidente estatubatuarraren kontra Gorte Gorenean egingo duten epaiketa da azken gatazka honen abiapuntua. 2022ko hauteskundeak galdu ostean, Lula da Silvaren aurkako estatu-kolpe saiakera egitea leporatuta epaituko dute.
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Brasili % 50eko muga-zergak ezarriko dizkiola iragarri du asteazken honetan, eta horrek bi herrialdeon artean aspaldi lehertutako krisi diplomatikoa areagotu baino ez du egin.
Jair Bolsonaro Brasilgo presidente izandakoari (2019-2023) Gorte Gorenean egingo dioten epaiketagatik erabaki du Trumpek muga-zergak ezartzea. 2022ko presidentetza bozak galdu ondoren, estatu-kolpe saiakera egitea leporatzen diote eskuin muturreko buruzagiari. Trumpek laguna eta aliatua du Bolsonaro, eta salatu du haren eskubideak urratzen ari direla.
Truth Social sare sozialean zabaldutako gutun batean iragarri du neurria. Bertan azaldu duenez, "hauteskunde libreen kontra Brasilek egindako eraso maltzurrak" direla eta, abuztuaren 1etik aurrera % 50eko muga-zerga ezarriko diete Brasilgo produktu guztiei.
Halaber, erantsi du beharko lukeena baino "askoz txikiagoa" dela portzentaje hori.
Trumpek igorritako gutunaren irudia. Argazkia: EFE
Brasilen erantzuna
Berehala etorri da Brasilen erantzuna. Gutunaren berri izan orduko, Brasilgo presidenteak bere Gobernuaren premiazko bilera deitu zuen, egoera aztertu eta Trumpi eman beharreko erantzuna adosteko.
Lulak gobernukideei esan zien iragarritako muga-zergak egikarituz gero, neurri zehatzekin erantzungo duela Brasilek. "Erakunde independenteak dituen herrialde subiranoa da Brasil, eta ez du onartuko inoren aginduetara egotea", esan zuen.
Bolsonaroren eta beste mandatari ohi batzuen aurkako prozesua Brasilgo Justiziaren eskumena dela zehaztu zuen, eta, beraz, argi utzi zuen ez dutela onartuko kanpoko inork "esku hartzerik".
Horrekin batera, presidente brasildarrak bilerara deitu du Etxe Zuriak Brasilen duen negozio arduraduna, bere haserrea azaltzeko.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Hauek dira historiako 10 lurrikararik handienak
Asteazken honetan Errusiako Kamtxatka eskualdean epizentroa izan duen 8,8 graduko lurrikara inoiz erregistratu diren handienetan zortzigarrena da.
Kayed Hammad kazetari, ekoizle eta itzultzaile gazatarra: "Ezerk ez nau harritzen, denetarik ikusi dut"
Arantza Ruiz kazetariak Kayed Hammad itzultzaile gazatarra elkarrizketatuko du ETB2ko "12 minutos" saioan, 21:40tik aurrera. "Ezin dut negarrik ere egin, ezerk ez nau harritzen, denetarik ikusi dut. Batzuek beldurrezko filmak ikusi dituzte, errealitateak, ordea, fikzioa gainditzen du. Negar egin nahiko nuke, baina ezin dut", nabarmendu du.
Albiste izango dira: Tsunami alerta, Boiseko Jaialdia eta elkarrizketa Kayed Hammad itzultzaile gazatarrari
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Lurrikara batek ozeano Barea astindu du, eta hainbat herrialdetan tsunami alertak aktibatu dituzte
Errusiako Kamtxatka eskualdean izan du epizentroa 8,8 graduko lur-astinduak: Txinan, Japonian, AEBn eta Mexikon aktibatu dituzte alertak.
Hildakoak 60.000tik gora dira dagoeneko Gazan eta gosetea gizarte osora zabaltzen ari da
Hiru herritarretik batek hianbat egun ematen ditu jan gabe, eta 5 urtetik beherako haurrak desnutrizio arriskuan daude, NBEren arabera. Palestinarrek “proportzio epikoko hondamendi humanitarioa” bizi dutela dio erakundeak.
Erresuma Batuak iragarri du Estatu palestinarra irailean onartuko duela, Israelek baldintza batzuk betetzen ez baditu
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "Gazako hondamendiarekin" bukatzea, su-etena indarrean jartzea eta Zisjordania ez anexionatzea ziurtatzeko eskatu dio Israeli.
Israelgo hainbat GKEk Gazan genozidioa egiten ari dela leporatu diote Israeli, lehen aldiz
B'Tselem eta Physicians for Human Rights Israel (PHRI) Israelgo erakundeek Gobernuari leporatu diote Gazako Zerrendan genozidioa egiten ari dela. Lehen aldiz adierazi dute tokiko GKEek genozidiotzat jotzen dutela Israelek Palestinaren aurka egindako erasoaldia.
Gutxienez lau hildako, tartean polizia bat, New Yorken izandako tiroketa batean
Gutxienez lau pertsona hil dira eta lagun bat zauritu da New Yorkeko Manhattan auzoan izandako tiroketa batean. Hildakoen artean tiroketaren egilea ere badago. Gertaera 18:00ak aldera izan da, Midtown inguruko etxe orratz batean.
Alvaro Uribe presidente ohia errudun jo du Kolonbiako Justiziak, lekukoak erostea eta iruzur prozesala egitea egotzita
Kolonbiako presidente izandakoaren defentsak bost egun ditu apelazio-helegitea aurkezteko.
Israelek gutxienez 98 pertsona hil ditu Gazan, Armadak iragarritako "etenaldi taktikoan"
Bitartean, Frantziak eta Saudi Arabiak antolatutako bi estatuen konponbiderako nazioarteko biltzarra hasi da Nazio Batuen Batzar Nagusian, New Yorken. AEBko Gobernuaren ustez, konferentzia "ez da emankorra eta ez da egokia".