Trumpek % 30eko muga-zergak iragarri ditu Europar Batasunarentzat, abuztuaren 1etik aurrera
AEBko presidenteak gutun bat argitaratu du bere sare sozialean, eta esan du atzera egingo duela "Europar Batasunak edo EBko enpresek Estatu Batuetan produktuak fabrikatzea erabakitzen badute". Von der Layen prest agertu da negoziatzen jarraitzeko.
Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du % 30eko muga-zergak ezarriko dizkiela Europar Batasuneko produktu guztiei abuztuaren 1etik aurrera.
"2025eko abuztuaren 1etik aurrera, Estatu Batuetara bidalitako EBko produktuen gaineko % 30eko muga-zerga bakarrik kobratuko diogu Europar Batasunari, muga-zerga sektorial guztietatik aparte", jakinarazi du Trumpek Truth Social sare sozialean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari zuzendutako gutun bat argitaratuta.
Aurreko egunetan beste herrialde batzuekin egin duen bezala, Trumpek atzera egingo du "Europar Batasunak edo EBko enpresek AEBn produktuak fabrikatzea erabakitzen badute".
"Ahal dugun guztia egingo dugu onarpenak azkar, profesionalki eta errutinaz lortzeko; hau da, asteak igaro baino lehen", idatzi du gutunean, ohiko formatuari jarraituz: EBk, arrazoiren batengatik, muga-zergak handitzea eta errepresaliak hartzea erabakitzen badu, "kopuru bera gehituko diogu % 30 horri".
Trumpen iragarpenaren berri izan bezain laster, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Estatu Batuetako presidenteari berretsi dionez, Brusela prest dago akordio komertzial bat negoziatzeko, nahiz eta "beharrezko" joz gero, errepresalia neurriak hartzeko aukera zabalik utzi duen.
Von der Leyenek, Trumpen gutuna "aintzat hartzen" duela azaldu ondoren, ohartarazi du zerga gehigarri hori ezartzeak "funtsezko hornidura kate transatlantikoak etengo lituzkeela, Atlantikoaren bi aldeetako enpresen, kontsumitzaileen eta pazienteen kaltetan".
Europako Batzordeko presidenteak adierazi duenez, "munduan ekonomia gutxik berdintzen dute Europar Batasunaren bidezko merkataritza praktiken irekitasun eta atxikimendu maila", zeinak "sistematikoki lehenetsi baitu AEBrekin negoziatutako irtenbide bat". Bere ustez, horrek "elkarrizketaren, egonkortasunaren eta elkarte transatlantiko eraikitzaile baten aldeko konpromisoa" islatzen du.
Von der Leyenek azpimarratu duenez, Brusela prest dago "abuztuaren 1a baino lehen akordio bat lortzeko lanean jarraitzeko", baina ohartarazi du bere interesak "babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak" ere hartuko dituela, "baita kontraneurri proportzionalak ere, beharrezko ikusiz gero".
"Bitartean, arauetan oinarritutako nazioarteko merkataritzaren printzipioetan sendo errotutata dauden aliantza globalak sakontzen jarraitzen dugu", esan du Von der Leyenek.
% 30ekoak Mexikori ere
EBra bezala, Mexikora ere bidali du gaur mezua Trumpek. AEBko presidenteak Claudia Sheinbaum Mexikoko presidenteari zuzendutako gutun bat argitaratu du eta bertan jasotzen denez, "% 30eko muga-zerga berriak" ezarriko dizkie "AEBra bidalitako produktu mexikarrei, muga-zerga sektorial guztiez gain", abuztuaren 1etik aurrera.
Mandatariak gutunean azaldu duenez, muga-zerga horiek "gorantz edo beherantz" alda daitezke, AEBren eta Mexikoren arteko harremanen arabera.
"Lurra zeharkatu duen jenderik mesprezagarrienaz osatzen diren kartelak eta gure herrialdera datozen drogak ez geldiaraztea" leporatzen dio Trumpek Mexikori.
Halaber, Mexikok errepresaliak hartu eta muga-zergak handitzea erabakitzen badu, AEBek hark erabakitako kopuruari beste % 30 gehituko diola ohartarazi dio.
Trumpek gutunean adierazi duenez, Mexikok "muga babesten lagundio dio AEBri, baina Mexikok egin duena ez da nahikoa", eta gehiago egin behar du "muga babesteko" eta fentaniloaren droga Estatu Batuetara iristea eragozteko.
"Mexikok kartelei desafio egitea eta fentaniloaren fluxua gelditzea lortzen badu, gutun hau doitzea pentsatuko dugu", idatzi du presidente errepublikanoak.
Mexikoko Gobernuak AEBrekin "mahai binazional" bat eratu duela iragarri du, eta joan den ostiralean egin dute lehen bilera, aurrez jaso baitzuten zergen iragarpenaren berri.
"Mahai iraunkor binazionalaren lehen zeregin nagusia lanak gidatzea izango dela adostu zen, data hori (abuztuaren 1a) baino lehen mugaz bi aldeetako enpresak eta enpleguak babestea ahalbidetuko duen alternatiba bat izan dezagun", gaineratu du Gobernuakk X. kontuan argitaratutako ohar batean. Segurtasuna, migrazioa, muga eta uren kudeaketa eta bi herrialdeen arteko harreman ekonomikoa landuko dira, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.