GAZA, ERASOPEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

21 palesinar hil eta 83 zauritu ditu Israelek azken 24 orduetan, Gazan

Hamas mugimendu islamista palestinarrak ohartarazi du Gazako su-etena hausteko arrisku handia dagoela azken orduetako erasoen ondorioz, eta goi-mailako ordezkaritza bat bidali du Kairora, nazioarteko bitartekariekin egoera aztertzeko.

erasoa israel

Hildako bat, Gazan. Argazkia: EFE

Gazako Osasun Ministerioak jakinarazi du 21 palestnar hil dituela Israelgo Armadak azken 24 orduotan burututako erasoetan. Halaber, zehaztu du urriaren 11n su-etena indarrean jarri zutenetik, 339 lagun hil dituela Israelek.

Igande honetan zabaldutako datuen arabera, bestalde, 83 pertsona zauritu dituzte bart, eta hildako 21 lagunez gain, beste bi hilotz aurkitu dituzte hondakinen artean.

Guztira, 2023ko urriaren 7an Gazan genozidioa hasi zutenetik, 69.756 palestinar hil eta 170.946 zauritu dituzte.

Hamas mugimendu islamista palestinarrak ohartarazi du Gazako su-etena hausteko arrisku handia dagoela azken orduetako erasoen ondorioz, eta goi-mailako ordezkaritza bat bidali du Kairora, nazioarteko bitartekariekin egoera aztertzeko.

Israelgo Armadak Hamaseko goi-arduradunen aurkako bonbardaketak baieztatu ditu sare sozialetan larunbat honetan, eta argudiatu du Gazako Zerrendan Armadaren egungo posizioak markatzen dituen "lerro horia"ren inguruan edo haratago egindako erasoei eta jarduerei erantzuteko izan direla. Eraso larriena Gazako mendebaldean gertatu zen. Israelen eraso batean bost pertsona hil zituzten Rimal auzoan.

Israelek, aldiz, Alaa Hadidi Hamaseko milizien hornikuntza eta arma manufakturako komandantearen aurka egindako erasoa izan zela adierazi du.

Testuinguru horretan, Hamasek ohar bat argitaratu du urriaren 10ean hitzartutako "su-eten akordioaren urraketa sistematiko sionistak" salatzeko. Horren arabera, ehunka lagun hil ditu Israelek "asmaturiko aitzakiapean egindako sarekaden eta hilketen ondorioz".

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak bere ministroen kontseiluaren aurrean astero egiten duen agerraldian, bere militarren erasoak defendatu ditu, eta erasoaldien etena hautsi izana leporatu die Hamaseko miliziei. "Su-etenaz geroztik, Hamasek urratu egin du, eta horren arabera jokatzen ari gara", esan du lehen ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X