NBEko Segurtasun Kontseiluak Trumpen Gazako "bake plana" onartu du, nazioarteko indar baten hedapena barne
Hamasek errefusatu egin du ebazpenean aurreikusitako nazioarteko indarra, ohartarazi du nazioarteko misioa ez dela neutrala, palestinarren subiranotasuna urratzen duela eta erresistentzia "eskubide legitimoa" dela. Guterresek dio Gazari buruzko ebazpenak su-etena finkatu behar duela eta zehaztasuna eskatu du.
NBEko Segurtasun Kontseiluak aldeko 13 botorekin, bi abstentziorekin (Txina eta Errusia) eta kontrako botorik gabe onartu du astelehen honetan Donald Trump AEBko presidentearen Gazarako "bake plana" jasotzen duen ebazpena, nazioarteko bake indar baten hedapena barne.
Ebazpen "historikoa" gida "ausart eta pragmatikoa" da, nabarmendu du Mike Waltz AEBk NBEn duen ordezkariak, NBEren New Yorkeko egoitzan egindako bileran.
Trumpek 20 puntu dituen Gazako Gatazkari Amaiera Emateko Plan Integralak Bake Batzorde bat sortzea aurreikusten du, Trumpek berak zuzenduko duena eta Gazako Zerrendari buruzko gaietan azken hitza izango duena.
Gainera, Nazioarteko Egonkortze Indar (ISF) bat sortzea aurreikusten du, 20.000 soldaduk osatua, bake planaren hurrengo faseetarantz aurrera egin ahal izateko, finean Israelgo indarrak Gazatik erretiratzea eta estatu palestinar bat sortzea aurreikusten duena.
Antonio Guterres Nazio Batuen idazkari nagusiak adierazi duenez, ebazpena "urrats garrantzitsua" da "su-etena sendotzeko", eta alde guztiek "errespetatu" behar dute.
"Funtsezkoa da orain bultzada diplomatikoa neurri zehatz eta premiazkoekin bideratzea . Nazio Batuek agindu dizkioten eginkizunak betetzeko konpromisoa hartu dute ", adierazi du Guterresek Stéphane Dujarric bozeramailearen ohar baten bitartez.
Guterresek azpimarratu duenez, AEBren planaren bigarren faseak "bi Estaturen konponbidea lortzeko prozesu politiko batera" eraman behar du, "NBEren aurreko ebazpenekin bat etorriz".
Hamasek errefusatu egin du erreoluzioa
Erresistentzia Islamikoaren Mugimendua (Hamas) NBEko Segurtasun Kontseiluak astelehen honetan onartutako 2803 Ebazpenaren aurka agertu da, eta bereziki kritikatu du Gazako zerrendan hedatu nahi den nazioarteko indarra. "Gazako Zerrendan nazioarteko indar bati zereginak eta funtzioak emateak, erresistentziaren armagabetzea barne, neutraltasuna kentzen dio misioari eta, gatazkaren parte bihurtzen da okupazioaren mesedetan", adierazi du talde palestinarrak ohar batean.
Hamasek errefusatu egin du balizko armagabetzea, "erresistentziaren armak okupazioaren existentziarekin lotuta daudelako", eta argudiatu du desarmea etorriko bada "okupazioaren amaiera, Estatu palestinarraren ezarpena eta autodeterminazioa bermatuko dituen prozesu politiko" baten barruan soilik etorriko dela.
Hala, Hamasen ustez, ekimen horrek "mekanismo bat ezartzen du okupazioak (israeldarrak) bere suntsipen gerra basatiaren bidez lortu ez dituen helburuak lortzeko", eta ohartarazi duenez "okupazioari baliabide guztien bidez aurre egitea nazioarteko legeek eta konbentzioek bermatzen duten eskubide legitimoa" da.
Gainera, azpimarratu duenez, Segurtasun Kontseiluaren ebazpen berriak "ez ditu gure herri palestinarraren eskaerak eta eskubide politiko eta humanitarioak asetzen", eta gogorarazi duenez "gerra horren eraginek eta ondorioek gaur arte irauten dute, Trump presidentearen planaren arabera gerra amaitu bazen ere".
Horregatik, "okupazioak sortutako aurrekaririk gabeko hondamendi humanitarioaren" aurrean, dei egin du Gazako zerrendan laguntza humanitarioa sartzea "politizaziotik, xantaiatik edo mekanismo konplexuetatik" bereizteko.
Era berean, Hamasek deitoratu du ebazpen horrek "Gazako Zerrenda eta gainerako lurralde palestinarrak banandu egiten" dituela eta "errealitate berri bat inposatu" nahi duela. Horren aurrean Jerusalemen hiriburua duen estatu palestinar bat sortzeko beharra defendatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.