PALESTINA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazako lurraldearen ia % 90 Israelen kontrolpean edo desplazamendu-agindupean dago

Israelgo tankeek Deir al Balah hiriko Al Baraka auzoari eraso egin diote, Armada sionistak Gazako erdialdean hiri horren aurka egiten duen lehen lurreko erasoaldiari ekiteko. Dagoeneko 59.000 pertsona baino gehiago hil dituzte Zerrendan. Igandean, 100 pertsona baino gehiago hil eta 1000 inguru zauritu zituen Israelek.

ZIKIM (---), 20/07/2025.- Internally displaced Palestinians walk along Rashid Road in western Jabalia, northern Gaza Strip, 20 July 2025. According to the Palestinian Ministry of Health in Gaza, at least 67 people were killed while trying to receive humanitarian aid in the Zikim area, northern Gaza. EFE/EPA/MOHAMMED SABER
Desplazamendu behartuak Gazan. Argazkia: EFE

Gazako Zerrendaren % 87,8 nahitaezko desplazamendu-aginduen mende dago, edo Israelgo Armadaren eremu militarizatu bihurtu da, Gai Humanitarioak Koordinatzeko NBEren Bulegoak (OCHA, ingelesezko sigletan) astelehen honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez. "Horrek 2,1 milioi zibil Zerrendaren % 12ko eremu mugatuan harrapatuta uzten ditu, eta funtsezko zerbitzuak kolapsatu egin dira", deitoratu du erakundeak.

Gainera, Israelgo Armadako tankeek Deir al Balah hiriko Al Baraka auzoari eraso egin diote, eta indar armatuek auzoa husteko agindua eman dute, Israelek Gazako erdialdean hiri horren aurka egiten duen lehen lurreko erasoaldiari ekiteko.

ZIKIM (---), 20/07/2025.- Internally displaced Palestinians walk along Rashid Road in western Jabalia, northern Gaza Strip, 20 July 2025. According to the Palestinian Ministry of Health in Gaza, at least 67 people were killed while trying to receive humanitarian aid in the Zikim area, northern Gaza. EFE/EPA/MOHAMMED SABER

Igandean, Israelek Deir al Balahko hego-mendebaldearen aurkako nahitaezko desplazamendu aginduak agindu zituen, oraindik lurreko operaziorik jasan ez zuen inguruan. Beren etxetik alde egin behar izan duten desplazatu askoren babesleku eta nazioarteko hainbat erakunderentzako operazio-gune bihurtu zen gunea.

Erakundeak jakitera eman duenez, 30.000 pertsona inguru daude hiri garrantzitsu horretara babesleku gisa jo zutenak, eta desplazatuentzako bereziki egokitutako 57 gunetan banatzen zirenak.

Ihesean doazenek Al Mawasi hirira (hegoaldera) egiten dute, eta han dagoeneko 425.000 pertsona inguru daude, nahiz eta Israelgo Armadak ia egunero bonbardaketak egiten dituen.

Erabat suntsituta geratzen ari den Gazako Zerrendan 59.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte dagoeneko, Israelek bonbardaketak hasi zituenetik. Igande honetan, ehun pertsona baino gehiago hil dituzte Israelek egindako bonbardaketetan, eta mila pertsona baino gehiago zauritu, Palestinako osasun agintarien arabera.

GAZA CITY, July 21, 2025  -- Palestinians wait to receive food in the Al-Rimal neighborhood of central Gaza City, on July 20, 2025. The total death toll of hunger in Gaza since March has reached 86, including 76 children, the Gaza-based health authorities said Sunday.



Europa Press/Contacto/Rizek Abdeljawad

20/7/2025

Bitartean, 25 estatutako Atzerri ministroek eta Europar Batasuneko (EB) komisario batek ohar bateratu bat igorri dute gaur, Israelgo Gobernuari Gazako erasoaldia amaitzea eta laguntza humanitarioaren murrizketak bertan behera uztea eskatzeko, baina estatu sionistaren aurkako inolako neurririk planteatu gabe jarraitzen dute. Israelek berehala errefusatu du agiri bateratu hori.       

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X