Hirugarren topaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusia eta Ukraina Istanbulen bilduko dira, elkarrizketa bultzatzeko, negoziazioak aurrera egin dezan

Hasi dira Ukrainan Zelenski presidentearen aurkako lehen protestak, Errusiaren inbasioa hasi zenetik aurrenekoz. Ukrainarrek kalera jo dute ustelkeriaren aurkako agentzien independentzia arriskuan jartzen duen lege bat dela eta.

(Foto de ARCHIVO)

June 23, 2025, Kyiv, Ukraine: Firefighters work at the site of an apartment building hit during Russian drone and missile strikes, amid Russia's attack on Ukraine. Ukraine said on June 23 ''another massive attack'' on Kyiv by Russian drones was underway, a day after the country's top military commander vowed to increase the ''scale and depth'' of strikes on Russia.



Europa Press/Contacto/Aleksandr Gusev

23/6/2025

Gerra, Ukrainan. Argazkia: Europa Press

Errusia eta Ukraina Istanbulen biltzekoak dira hirugarrenez, bi herrialdeen arteko elkarrizketa bultzatzeko asmoz, negoziazioak aurrera egin dezan. Donald Trump AEBko presidenteak 50 eguneko epea eman zien duela hamar egun, negoziatzen hasi ezean zigor eta muga-zerga gehiago ezarriko zituela mehatxu eginda. 

Zelenskik bi herrialdeetako liderren arteko goi-bilera egiteko asmoa helarazi du, eta Vladimir Putin Errusiako presidenteari eskatu dio aurrez aurre bat egitea onar dezala.

Istanbuleko aurreko bi hitzorduetan ageri-agerian geratu da bi aldeak ez datozela bat, inondik inora ere. Hala ere, topaketak baliagarriak izan dira presoak trukatzeko; Zelenskik Istanbulen lortu nahi du gatibu guztiak askatzea eta errusiarren esku dauden haur ukrainarrak itzultzea.

Kievek, halaber, 30 eguneko su-etena eskatzen jarraitzen du, baina Moskuk, Donbasseko eta Ukraina iparraldeko erasoaldietan murgilduta, ezetz esan dio.

"Errusiaren aurkako zigorrak prestatzen ari gara (...). Errusiak zigorren zirrikitu legal guztiak aprobetxatzen ditu gerra finantzatzeko. Ondorioz, zigor guztiak gure kideekin adostu behar ditugu", adierazi du Zelenskik.

Bestalde, Kremlinek ez du espero Ukrainarekin negoziatzeko hirugarren txandan "urrats handirik" ematea. "Jakina, ez dago inolako arrazoirik aurrerapausoak emango direla pentsatzeko. Egungo egoera ikusita, zaila da", esan du Dmitri Peskov Errusiako presidentearen bozeramaileak.

Adituek ohartarazi dute ez direla benetan negoziaziatzen hasiko Kievek amore eman arte edo Errusiako Armadak Donbass osoa eta Errusia hegoaldea konkistatu arte. Helburu hori oso urrun dagoela dirudien arren, Errusiak iragarri du Ukrainako Sumi eskualdean herri bat konkistatu berri duela; izan ere, Moskuk eremu horretan segurtasun zerrenda bat sortu nahi du.

Lehenengo protestak Zelenskiren aurka

Ukrainan, milaka herritar aurreneko aldiz hasi dira manifestatzen Errusiaren inbasioa hasi zenetik. Mobilizazioen arrazoi nagusia honako hau da: Ukrainako ustelkeriaren aurkako erakunde nagusien independentzia arriskuan jartzen duen Gobernuaren erreforma legegilea, manifestarien arabera. 

Besteak beste, Ustelkeriaren aurkako Bulego Nazionala eta Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza Espezializatua jomugan jartzen ditu. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X