Israelek 'Handala' ontzia atzeman du nazioarteko uretan eta blokeoa hausteko Gazara iritsi nahi zuten 21 ekintzaileak atxiki ditu
Askatasunaren Ontzidiko 'Handala' ontziko ekintzaileak erakunde arabiar-israeldar bateko abokatuekin bildu dira dagoeneko Ashdodoko portuan, itsasontzia goizaldetik atxikita dagoen lekuan. "Ontzia nazioarteko uretan geldiarazi zuten, eta atxilotzea nazioarteko zuzenbidearen urraketa argia da", salatu dute.
Askatasunaren Ontzidia koalizioak salatu duenez, Israelgo Armadak Handala itsasontzia geldiarazi du bart gauerdian, Gazara zihoala, Israelen blokeoa hautsi eta laguntza humanitarioa emateko asmoz.
"Israelgo okupazio indarrek Handala geldiarazi dute", idatzi du erakundeak X. kontuan. Aurretik, tripulatzaileetako batek, Emma Fourreau Europako Parlamentuko diputatu frantziar-suediarrak, sare sozial berean idatzi zuen Israelgo Armadak ontzia Gazako kostaldetik 115 kilometrora nazioarteko uretan abordatu zuela esanez.
Abisua jaso eta minutu gutxira, Ontzidiak beste hainbat mezu bat argitaratu ditu ondoren, Handalako tripulazioko kide bakoitzaren bideo aurregrabatuekin, zeinetan azaltzen duten Israelek "bahitu" dituela. Bideo horietan, Israelgo Armadak "legez kanpo atzeman eta bahitu" dituztela adierazi dute, eta nork bere herrialdeko Gobaernuari hura eta itsasontzian zeuden gainerako ekintzaile propalestinoak askatzeko esku har dezatela eskatzen dute.
Askatasunaren Ontzidiko 'Handala' ontziko ekintzaileak Adalah Zentroko abokatuekin bildu dira dagoeneko, Ashdodoko portuan.
"Behin eta berriz eskatu ondoren, Adalah Zentroko abokatuak atxilotutako 19 boluntariorekin bildu dira", 'Handala' ko tripulazioa osatzen zuten 21 boluntarioetatik, Ge Yipeng Askatasunaren aldeko Flotillako kideak igande honetan X kontuan argitaratutako ohar baten arabera.
Gainerako bi ekintzaileak, Bob Suberi eta Huwaida Arraf israeldar-estatubatuarrak, polizia-etxera eraman dituzte; han zentroko beste abokatu bat dago eurekin, lege-laguntza emateko.
Erakundeak ziurtatu duenez, Gazara ekintzailez beteta zihoan Flotillaren Handala ontziak 12 ordu eman zituen itsasoan, Israelgo Armadak abordatu ostean, Israelek Ashdodeko portura iritsi dela jakinarazi duen arte.
"Ontzia nazioarteko uretan atzeman zuten, eta hura atxikitzea nazioarteko zuzenbidearen urraketa argia da", salatu du Adalahk.
Flotillak larunbateko azken orduan salatu zuen Handala ontzia Gazako kostaldetik 40 itsas miliara (74 kilometro inguru) atxilotu zutela. Adalahk, bere aldetik, beste komunikatu batean azpimarratu zuenez, Flotilla "ez zen inoiz Israelgo uretan sartu, eta ez zen inoiz bere asmoa izan".
Adalahren arabera, larunbateko 23:43an (20:43 GMT), Israelgo indarrek itsasontzian instalatutako kamerak itzali zituzten, zuzenean transmititzen zutenak, eta ordutik ontziarekin komunikazio guztia galdu zen.
Handala uztailaren 13an abiatu zen Sirakusatik (Italia) Gazako Zerrendara, Israelek enklabean aguntza humanitarioari ezarritako blokeoa hausteko. Izan ere, laguntza humanitarioren krisiaren ondorio zuzena den goseteak are gehiago larriagotu du egoera Gazan, 2023ko urritik desnutrizioak eragindako heriotzak 130 baino gehiago izan baitira.
Handala ontzian 21 ekintzaile zihoazen, orainn atxilotuta daudenak: sei estatubatuar, lau frantziar, bi italiar, bi espainiar, bi australiar, norvegiar bat, tunisiar bat, frantziar britainiar herritar bat, marokoar bat eta alemaniar-estatubatuar bat.
Joan den ekainaren 9an, Askatasunaren Ontzidiko beste ontzi bati, Madleen ontziari, nazioarteko uretan eraso zion Israelek, eta tripulatzaile guztiak atxilotu zituen.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Hildakoak 60.000tik gora dira dagoeneko Gazan eta gosetea gizarte osora zabaltzen ari da
Hiru herritarretik batek jan gabe igarotzen ditu egunak eta 5 urtetik beherako haurrak desnutrizio arriskuan daude, NBEren arabera. Palestinarrek “proportzio epikoko hondamendi humanitarioa” bizi dutela dio erakundeak.
Erresuma Batuak iragarri du Estatu palestinarra irailean onartuko duela, Israelek baldintza batzuk betetzen ez baditu
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "Gazako hondamendiarekin" bukatzea, su-etena indarrean jartzea eta Zisjordania ez anexionatzea ziurtatzeko eskatu dio Israeli.
Israelgo hainbat GKEk Gazan genozidioa egiten ari dela leporatu diote Israeli, lehen aldiz
B'Tselem eta Physicians for Human Rights Israel (PHRI) Israelgo erakundeek Gobernuari leporatu diote Gazako Zerrendan genozidioa egiten ari dela. Lehen aldiz adierazi dute tokiko GKEek genozidiotzat jotzen dutela Israelek Palestinaren aurka egindako erasoaldia.
Gutxienez lau hildako, tartean polizia bat, New Yorken izandako tiroketa batean
Gutxienez lau pertsona hil dira eta lagun bat zauritu da New Yorkeko Manhattan auzoan izandako tiroketa batean. Hildakoen artean tiroketaren egilea ere badago. Gertaera 18:00ak aldera izan da, Midtown inguruko etxe orratz batean.
Alvaro Uribe presidente ohia errudun jo du Kolonbiako Justiziak, lekukoak erostea eta iruzur prozesala egitea egotzita
Kolonbiako presidente izandakoaren defentsak bost egun ditu apelazio-helegitea aurkezteko.
Israelek gutxienez 98 pertsona hil ditu Gazan, Armadak iragarritako "etenaldi taktikoan"
Bitartean, Frantziak eta Saudi Arabiak antolatutako bi estatuen konponbiderako nazioarteko biltzarra hasi da Nazio Batuen Batzar Nagusian, New Yorken. AEBko Gobernuaren ustez, konferentzia "ez da emankorra eta ez da egokia".
Europak lasaitua eta etsia hartu ditu AEBko muga-zergen akordioa dela eta
Eusko Jaurlaritzaren aburuz, akordioa "gazi-gozoa" da, Euskadiko esportazio-enpresei 350 milioi euroko gainkostua ekarriko baitie. Europako burtsak % 1 inguruko igoerarekin esnatu dira.
Chavismoak lortu ditu alkatetza nagusiak Venezuelako udal hauteskundeetan
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, chavismoak 335 alkatetzetatik 285 lortu ditu, herrialdeko Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren arabera; % 44ko parte-hartzea izan da.
Albiste izango dira: AEB eta EBren arteko merkataritza akordioa, NBEren konferentzia eta Donostiako Aste Nagusiaren programazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
AEBk eta EBk muga-zergen akordioa lortu dute
Hasieran iragarritako % 30eko muga-zergak % 15era jaitsi ditu Trumpek eta onartu egin ditu Europak. EB-ak AEBri erosten dion energia kopura eta inbertsio militarrak nabarmen igotzeko konpromisoa hartu du. Bi agintariak euren taldeekin bildu dira Trumpek Turnberryn, Eskoziako mendebaldean, duen golf gunean.