Albiste izango dira: AEB eta EBren arteko merkataritza akordioa, NBEren konferentzia eta Donostiako Aste Nagusiaren programazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
- AEBren eta EBren arteko merkataritza akordioa: Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Europar Batasunak (EB) merkataritza akordioa lortu dute, besteak beste, Europako produktuei % 15eko muga-zergak ezartzeko. Trukean, Europak Estatu Batuei 750.000 milioi dolarreko balioko energia erosketa egin beharko die, eta ekipamendu industrialean inbertsioak egin.
- NBEren konferentzia: Gaur hasiko da, New Yorken, Ekialde Hurbilerako bi estaturen konponbiderako NBEren Batzar Nagusiaren konferentzia. Frantziak irailean Palestina estatu gisa aitortuko duela iragarri eta egun batzuetara dator hitzordua.
- Aste Nagusiaren programazioa: Abuztuaren 9tik 16ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusiaren egitaraua aurkeztuko du Donostiako Udalak. Donostiako Piratek, bere aldetik, Aste Nagusi herrikoi eta anitza prestatu dute.