VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chavismoak lortu ditu alkatetza nagusiak Venezuelako udal hauteskundeetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, chavismoak 335 alkatetzetatik 285 lortu ditu, herrialdeko Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren arabera; % 44ko parte-hartzea izan da.

Nicolas Maduro Venezuela alcaldesa Caracas Carmen Melendez

Nicolas Maduro eta Carmen Melendez Caracasko alkatea, udal hauteskundeen emaitzen ekitaldian. Argazkia: EFE

Chavismoa nagusitu da Venezuelan igande honetan egin diren udal hauteskundeetan, herrialdeko Hauteskunde Kontseilu Nazionalak zabaldutako behin betiko emaitzen arabera. 

Alderdi ofizialistak Caracas hiriburuko aginteari eutsiko dio, azken 25 urteetan bezala, eta Carmen Melendez hautatu dute berriro alkate izateko. Horrez gain, orain arte oposizioaren kontrolpean zegoen Maracaibo hiriaren kontrola hartuko dul, eta, gainera, chavismoak Chacao eta Baruta hirien udaletan jarraituko du. 

Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren arabera, hauteskunde-mahaien % 82,45en datuak zenbatuta, % 44ko parte-hartzea izan da. Guztira, 6.273.531 pertsonak parte hartu dute bozetan (21,5 milioi venezuelarrek zuten botoa emateko eskubidea). 

Guztira, 2.806 kargudun aukeratu dituzte udal hauteskundeetan, tartean, 2.471 zinegotzi. Oposizioko koalizio handiena bozketan parte ez hartzeko deia egina zuen, hauteskunde hauetan ere "iruzurra" dagoela iritzita. 

Maria Corina Machado oposizioaren buruaren esanetan, herritarren 10etik 9k ezetz esan diote Madurori.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X