Erdialdeko eta Hego Amerikako eremu zabalek adi jarraitzen dute tsunami mehatxua
Errusiako Kamtxatka eskualdean izan den 8,8 graduko lur-astinduaren ondoren ezarri dituzte alertak. Orduek aurrera egin ahala, baina, batzuk-batzuk indargabetu dituzte.
Ozeano Barean, Errusiako Kamtxatka penintsulan inoiz izandako lurrikararik handienetako baten ondorioz sortutako tsunami arriskuaren ondoren, herrialde batzuk, Japonia eta AEB kasu, lasaitasuna berreskuratu dute, nahiz eta Erdialdeko eta Hego Amerikako eremu zabalek erne jarraitu.
Peruk jakinarazi duenez, olatuen altuera 1 eta 2,31 metro artekoa izango da datozen orduetan kostaldean. Horren ondorioz, 65 portu itxi dituzte.
Era berean, Txilek alerta gorria ezarri du, eta kostalde guztia husteko agindua eman du, Arica eta Parinacota eskualdeetatik, iparraldeko muturrean, Magallanesera, hegoaldean.
Japoniako Metereologia Agentziak jakinarazi duenez, han 08:25 zirenean (23:25, Euskal Herrian) izan da lur-astindua. Hasiera batean 8 gradukoa izan dela esan badute ere, azkenean, zehaztu dute 8,8koa izan dela.
Lehen orduak igarota, pixkanaka-pixkanaka alertak bertan behera uzten edo abisuen maila jaisten hasi dira. Eguerdirako, adibidez, Errusiak, Txinak eta Japoniak indargabetuta zituzten alertak. Hala ere, ahal dela, kostaldera ez hurbiltzeko eta neurriak hartzeko gomendatu diete herritarrei.
Japonian, oraingoz, Ozeano Barearen itsasertz osoan indargabetu du tsunami alerta, hango Meteorologia Agentziak arriskuaren maila jaitsi baitu. Goizean, 2 milioi herritarri baino gehiagori eskatu diete etxetik atera eta barrualdeko eremuetara joateko, badaezpada.
Bide beretik, Errusiak ere bertan behera utzi du alerta Kamtxatka penintsulan. Aurreneko lur-astindu handiaren ondoren, beste txikiago bat izan da han, Kurile uharteetan, 6,2 gradukoa.
Lurrikarak lau olatu handi eragin zituen, iparraldeko Kuril uharteetako batean, Paramushirren, eta ez du biktimarik utzi. Lehen olatuak 200 metro egin ditu aurrera, eta hurrengoek Severo-Kurilskeko portuan kalteak sortu ditu. Kurilen artxipelagoan 2.700 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.
Eta Txinan ere, eguerdian igorri du mezua Baliabide Naturalen Ministerioak, eta azaldu du Zhejiang eta Shanghai eskualdeetako kostaldean alerta indargabetuta geratu dela.
Hauek dira historiako 10 lurrikararik handienak
Errusiako Ekialde Urruneko eskualdean 1952tik izan den astindurik indartsuena izan da bart gertatutakoa, Errusiako Zientzien Akademiako Zerbitzu Geofisiko Bateratuak gaur Telegrameko kanalean jakinarazi duenez.
Mezu horren arabera, 30 bat erreplika izan dira, 2-5 gradu artekoak, penintsula osoan. Vladimir Solodov Kamtxatkako gobernadoreak azaldu duenez, baliteke ondorengo orduotan erreplika gehiago izatea.
Lurrikarak eragindako lau olatu handik Kuril uharteen iparraldea hartu dute, eta kalte handiak eragin dituzte. 2.700 herritar inguru aterarazi dituzte etxetik.
Sare sozialetan zabaldutako mezuan, gobernadoreak zehaztu du gutxienez astebete beharko dela kalteei benetako neurria hartzeko.
Herrialde ugari, alertan
Japonian, Txinan eta Errusian ez ezik, Amerikako Estatu Batuetan eta Hego Amerikan ere tsunami alertak ezarri dituzte. Batean eta bestean, poliki-poliki ari dira horien maila jaisten.
AEBko Geologia Zerbitzuak jakinarazi du itsasoaren gainazaletik 18,2 kilometroko sakoneran atzeman dutela astindua, eta, ondorioz, alerta maila gorena ezarri dute, besteak beste, Hawaiin eta Alaskan. Halaber, AEBko eta Kanadako mendebaldeko kostalde osoan ere zabaldu dituzte abisuak.
Josh Green Hawaiiko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du artxipelagoan, eta herritarrei eskatu die kostaldeko eremuak husteko.
Bide beretik, Kanadako agintariek herritarrei eskatu diete ez ondorengo orduotan kostaldeko guneetan ez egoteko.
Mexikon, Perun, Ekuadorren eta Txilen ere aktibatu dituzte alertak.
Zure interesekoa izan daiteke
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.