Leon XVI .a aita santuak deia egin die gazteei "gauza handiak lortzea " helburu izateko eta kontsumismoa baztertzeko
Erroman eginako Gazteen Jubileua ixteko, aita santuak elkartasuna adierazi die Gazan eta Ukrainan gerra pairatzen ari diren gazteei.
Leon XVI .a aita santuak gazteei bideratutako mezu batekin itxi du igande honetan Gazteen Jubileua, Tor Vergatan (Erroma). Aita santuak gutxienekoarekin ez konformatzera animatzeko deia egin die gazteei: "Gauza handiak lortzea helburu izan behar duzue, santutasuna, dauden tokian daudela. Ez konformatu gutxiagorekin", esan du agertokitik.
Gainera, bere homilian, bizitza kontsumistaren ereduaren aurka egin du, aita santuak esan duenez, ez baita nahikoa giza bihotza betetzeko. "Erostea, metatzea, kontsumitzea ez da nahikoa. Begiak altxatu behar ditugu, gora begiratu, zeruko gauzetara", azaldu du, partekatzearen balioa, umiltasuna, barkamena eta bakea aldarrikatuz.
"Gure existentziaren osotasuna ez dago metatzen dugunaren edo daukagunaren mende", gaineratu du, "pozik hartzen eta partekatzen dakigunaren mende baizik".
Ekitaldia meza jendetsu batekin amaitu da, aurreko gauean bijilia egin ostean. Leon XVI.ak agur esan die bertaratutakoei 2027ko abuztuan Seulen egingo den Gazteriaren Munduko Jardunaldian parte hartzera gonbidatuz.
Bertaratutako batzuek ere Palestinarekiko elkartasuna adierazi dute. Argazkia: EFE.
Gaza eta Ukraina
Leon XVI.a aita santuak gerra pairatzen ari diren gazteei elkartasun mezua igorri die Gazako eta Ukrainako gazteei. "Gazako gazteekin eta Ukrainako gazteekin gaude!", adierazi du, ekitaldiaren unerik txalotuenetako batean.
Horrekin batera, aita santaren arabera, "parte-hartze masiboak" agerian uzten du "beste mundu bat posible dela", bakean, anaitasunean eta elkarrizketan oinarritua, "non gatazkak ez diren armekin konponduko".
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.