Gutxienez 200 pertsona atxilotu dituzte Londresen, Palestine Action taldearen aldeko manifestazio batean
Palestine Action taldea legez "erakunde terrorista" gisa sailkatuta dago Erresuma Batuan uztailetik, bertako aireko armadaren base militar batean bi hegazkin bandalizatu ondoren.
Manifestazioa Parlamentuaren aurrean, Palestine Actionen alde. Argazkia: EFE
Poliziak gutxienez 200 pertsona atxilotu ditu larunbat honetan Londresen, Parlamentuaren plazan, Palestine Action erakundearen alde egindako manifestazio jendetsu batean. Gobernu laboristak berriki legez kanpo utzi zuen talde hori, ekintza disruptibo eta bortitzak egitea leporatuta.
"Erresuma Batuko 15:40an (14:40 GMT), 200 pertsona atxilotu dituzte debekatutako erakunde bati babesa adierazteagatik, baina atxilotu gehiago egon daitezke", zabaldu du Poliziak. Horiez gain, lau pertsona atxilotu dituzte poliziei eraso egitea egotzita.
Uztailaz geroztik, Erresuma Batuan legez "erakunde terrorista" gisa sailkatuta dago Palestine Action, Erresuma Batuko Aireko Armadaren base militar batean bi hegazkin bandalizatzea leporatuta, baita Israelgo Elbit Systems defentsa enpresaren Bristolgo (Ingalaterrako hego-mendebaldea) egoitzaren sarrera blokeatzea egotzita ere.
Debeku horren ondorioz, Palestinaren aldeko taldeko kide izatea edo talde horri babesa ematea zigor delitu gisa tipifikatuta dago orain, eta 14 urterainoko kartzela-zigorra ekar dezake, 2000. urteko Terrorismoaren Legearen arabera.
Dena dela, 500 eta 600 pertsona inguru bildu dira Parlamentuaren aurrean, Defend Our Juries elkarteak deituta, honako mezu hauekin: "Genozidioaren aurka nago. Babesa adierazten diot Palestine Actioni".
Pertsona horiek guztiak barrutiko prozesamendu-guneetara eraman dituzte, eta beren nortasuna baieztatu dutenak aske utzi dituzte, fidantzarekin, Palestine Actionen aldeko protestetan berriro ez parte hartzeko baldintzarekin. Horri uko egin diotenak, aldiz, polizia-bulegoetara eraman dituzte, Londresen bertan.
Poliziak segurtasun-dispositiboa indartu du gaur Londresen, Erresuma Batuko beste hiri batzuetatik joandako agenteekin, Erresuma Batuko hiriburuan hainbat protesta deitu baitituzte astebururako. Besteak beste, Palestine Actionen aldeko beste manifestazio jendetsu batzuetan izandako istiluak izan dituzte kontuan.
Parlamentu aurreko plazan protesta izateaz gain, Palestinako Martxa Nazionala abiatu da Russell plazatik Downing Streeterantz, bertan baitago Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroaren egoitza ofiziala.
Martxa baketsua izan da, eta pertsona bakar bat atxilotu dute, Palestine Actionen aldeko kartel bat erakustea leporatuta.
Gainerako parte-hartzaileek Londres erdialdeko kale nagusiak zeharkatu dituzte, Palestinako banderak eta Gazako gosetearen amaiera eskatzen zuten pankartak zeramatzatela. Besteak beste, Erresuma Batua Israelek Gazako Zerrendan egindako "genozidioaren konplize" dela salatu dute, eta haurren aurka bonbak jaurtitzea ez dela bidezkoa azpimarratu dute.
Israelgo Gobernuaren segurtasun kabineteak Gaza Hiria kontrolpean hartzeko operazio militar bati argi berdea eman ostean deitu dituzte protesta horiek. Erabaki hori gogor kritikatu dute nazioarteko hainbat buruzagik.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, defentsan eta segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.