Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anas al Sharif kazetariaren agur-gutuna: "Jakin ezazue Israelek ni hiltzea lortu duela"

"Hitz hauek iristen bazaizkizue, jakin ezazue Israelek ni hiltzea eta nire ahotsa isilaraztea lortu duela", horrela abiatzen da Anas al Sharif Al Jazeerako kazetariak idatzitako agur-gutuna.

Copia de 16:9 - Tituloia - 1
Anas Al Sharifen irudia. Argazkia: X/Europa Press

"Hitz hauek iristen bazaizkie, jakin ezazue Israelek ni hiltzea eta nire ahotsa isilaraztea lortu duela", horrela abiatzen da Anas al Sharif Al Jazeerako kazetariak idatzitako agur-gutuna.

"Minaren molde guztiak bizi izan ditut, larritasuna eta galera behin eta berriz dastatu ditut, eta, hala ere, inoiz ez dut zalantzarik izan egia den bezala transmititu behar nuela, faltsifikaziorik eta distortsiorik gabe", jarraitzen du erreportariak maiatzaren 4an sinatutako gutunak.

Gauerdia baino lehentxeago, Israelek bonbardaketa egin du Al Sharif eta Gaza hiriko beste kazetari batzuk zeuden kanpin-dendaren kontra, Al Shifa ospitaletik gertu.

Bonbardaketak 28 urteko Al Sharif kazetari gaztea eta hiru kazetari hil ditu, Al Jazeeraren arabera: Mohammed Qreiquea kazetaria (kate horretakoa ere), Ibrahim Zaher eta Mohamed Aliwa argazkilariak eta Mohammed Nofal gidaria. 

Israelgo Armadaren arabera, Al Sharif Hamas talde islamistarekin lotuta zegoen, eta bi dokumentu aurkeztu ditu froga gisa, jatorria zehaztu gabe, eta, gainera, ezin da egiaztatu benetakoak ote diren.

"Nire familia zaintzeko eskatzen dizuet, eta nire begien argitan, Sham alaba maitea (...) eta Salah nire seme maiteaz arduratzea eskatzen dizuet; izan ere, ez didate haiek nahi nuen bezala hazten ikusten utzi", idatzi du kazetari gazteak, bere bi seme txikiei erreferentzia eginez.

Azken kazetari horiek hilda, Gazako Gobernuak adierazi du 237 informatzaile hil direla Israelen erasoaldiaren ondorioz, kazetariak, influencerrak eta beste eduki sortzaile batzuk biltzen dituen zerrenda batean.

"Ez ahaztu Gaza... eta ez nazazue ahaztu barkamenaren eta onarpenaren aldeko otoitz zintzoetan", adierazi du hildako kazetariak eskutitzean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X