ERABAKIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk negoziazioetan Ukrainak duen papera aldarrikatu du eta Errusia ohartarazi du, Hungariak sinatu ez duen mezu batean

"Ukrainako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko askatasuna izan behar dute. Ukrainako bake-bidea ezin da Ukraina gabe erabaki", ohartarazi dute, eta su-etena ezinbestekoa dela edozein aurrerapauso egiteko.

Zelenski-Costa-Von-der-Leyen-efe

Costa, Zelenski eta Von der Leyen. Argazkia: EFE

Europar Batasuneko kide diren 27 herrialdeetatik 26etako gobernuek (Hungaria kenduta, guztiek) sinatu dute Donald Trump AEBko presidentearen bake ekimena babesten duen mezua, baina ohartarazi dute ukrainarrak direla "norako propioa aukeratzeko eskubidea" dutenak eta Errusiaren aurkako zigorrak aldarrikatzen dituztenak.

Europako Kontseiluko buruzagi gehienek "bake justu eta iraunkor" baten alde egin dute oharrean, etorkizuneko edozein akordiok "independentzia, subiranotasun eta lurralde-osotasunaren printzipioak" errespetatu behar dituela eta "nazioarteko mugak indarren bidez ezin direla aldatu" premisa kontuan hartuta, errusiarren inbasioari aipamen argia eginez.

Joan den astean, Trumpek esan zuen bi aldeen artean lurralde trukea egiteko aukera zegoela, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bilera bat egiteko bezperan. Europako buruzagiek ez dute bilera hori zuzenean aipatu astearte honetan zabaldutako komunikatuan.

"Ukrainako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko askatasuna izan behar dute. Ukrainako bake-bidea ezin da Ukraina gabe erabaki", ohartarazi dute, eta su-etena ezinbestekoa dela ildo horretan edozein aurrerapauso egiteko.

Ukrainarentzat helmuga politiko argienetako bat Europar Batasunean integratzea da, eta 26 gobernu sinatzaileek azpimarratu dute herrialdea "babesten" jarraituko dutela, nahiz eta azken hilabeteetan Viktor Orban Hungariako lehen ministroak mesfidantzak agertu dituen, uste baitu atxikimenduak blokearen egonkortasuna arriskuan jarriko lukeela.

Ordura arte, EBk "babes politikoa, finantzarioa, ekonomikoa, humanitarioa eta diplomatikoa ematen jarraituko du", Ukrainak "bere burua defendatzeko eskubidea" erabil dezan erasoaren aurrean, "Errusiako Federazioaren aurkako neurri murriztaileak betetzen eta ezartzen jarraituko duen bezala".

"Bere kabuz modu eraginkorrean defendatzeko gai den Ukraina etorkizuneko segurtasun-zirriborroen zati integral bat da", nabarmendu dute Europako buruzagiek, eremu horretan estatu kide "batzuek" har ditzaketen politikak onartuz eta "errespetatuz".

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X