Uholdeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 40 pertsona hil dira Kaxmirren izandako uholdeetan, Indian

SRINAGAR (India), 14/08/2025.- A man rows a boat during rainfall in Srinagar, India, 14 August 2025. A cloudburst struck a remote mountain village in Jammu and Kashmir’s Kishtwar district, killing at least 38 people including two policemen, officials said. EFE/EPA/FAROOQ KHAN
18:00 - 20:00

Gutxienez 38 pertsona hil eta 100 zauritu dira Indiako Jammu eta Kaxmir estatuan izandako euri-jasek eragindako uholdeetan. Erreskate talde ugari mobilizatu dira hondakinen artean harrapatuta egon daitezkeen edo korronteak eraman dituen biktimak aurkitzeko.

Gunerik kaltetuenetako bat Chositi izan da. Ur-uholdeek kalteak eragin dituzte etxebizitzetan eta ibilgailuetan. Era berean, uholdeek suntsitu egin dituzte Kishtwar barrutiko Machail Mata santutegia urtero bisitatzen duten erromesentzako kanpin-dendetan jarritako aldi baterako sukaldeak.

Nazioarteari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gazara bidean dagoen Flotillak ohartarazi du hainbat ontzi hurbilduko direla "arrisku eremuan" sartu ostean

Gune horretan atzeman zituzten aurreko misioak, Zerrendatik 120 bat itsas miliatara. "Parte-hartzaileek segurtasun-protokoloak aktibatu dituzte, esku-hartzeren bat izan daitekeela aurreikusita", nabarmendu dute. Espainiako Gobernuak "biziki" gomendatu die Gazara doan ontzidiko kideei arrisku-eremuan ez sartzeko, Espainiako itsas salbamenduko ontziak ezin baitu bertara sartu, tripulazioa eta ontzidiko kideak arriskuan jarriko lituzkeelako.

Gehiago kargatu