Muga-zergen gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanadak AEBren aurka errepresalia gisa ezarritako muga-zergen zati bat kenduko du, Trumpekin akordioa errazteko

Gaia gertutik jarraitzen duten iturrien arabera, Carneyk % 25eko zergak kenduko ditu AEBk, Mexikok eta Kanadak sinatutako USMCA merkataritza libreko hiruko akordioaren estandarrak betetzen dituzten Estatu Batuetako merkantzientzat. Hala ere, Ottawak % 25eko muga-zergak mantenduko ditu altzairu eta aluminioarentzat, baita autoentzat ere.

(Foto de ARCHIVO)

16 June 2025, Canada, Kananaskis: Canadian Prime Minister Mark Carney welcomes US President Donald Trump, at the Pomeroy Kananaskis Mountain Lodge, ahead of the G7 leaders' summit in Kananaskis. Photo: Michael Kappeler/dpa-Pool/dpa



16/6/2025 ONLY FOR USE IN SPAIN
Carney eta Trump, ekainean. Argazkia: Europa Press.

 

AEBtik Kanadara sartzen diren inportazio-gai zerrenda luze baten gainean errepresalia gisa ezarritako muga-zergak kenduko ditu, Trumpekiko borondate oneko keinu gisa, 'Bloomberg' hedabideak jakinarazi duenez.

Hedabidearen arabera, Mark Carneyren Gobernuak ostiral honetan bertan egingo du iragarpena, eta AEBk, Mexikok eta Kanadak sinatutako USMCA merkataritza libreko hiruko akordioaren estandarrak betetzen dituzten merkantzia estatubatuarren gaineko % 25eko kargak kenduko ditu.

Hala ere, Ottawak ziur aski % 25eko muga-zergak mantenduko ditu AEBko altzairu eta aluminioarentzat, baita automobilentzat ere. Donald Trump AEBko presidenteak ere zigortu egiten du produktu horiek atzerrian erostea.

Neurriaren helburua da, halaber, USMCAren berrikuspena datorrenerako, giroa prestatzea, datozen hilabeteetan hastea espero baita berrikuspen hori. Gaiar gertutik jarraitzen dutenek azaldu dutenez, muga-zergen jaitsiera honek erakusten du zein neurrarino den garrantzitsua itun hori Kanadarentzat. 

Trumpek erantzun dio dagoeneko albisteari: "Errepresalia muga-zergak kentzen ari da, eta hori oso ondo iruditzen zait. Eta laster beste dei bat izango dugu. Bai, oso dei positiboa izan genuen", azaldu du gaur Bulego Obaletik, bi buruzagien artean orain gutxi izandako dei bati erreferentzia eginez.

Bestalde, errepublikanoak muga-zergen programaren komenigarritasuna defendatu du, mundu guztiak AEB "errespetatzea" eragiten duelako eta defizita murrizteko 4 bilioi dolar (3,41 bilioi euro) altxatzea ahalbidetuko diolako.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X