IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FBIk Charlie Kirki tiro egin zion susmagarriaren irudiak erakutsi ditu, eta haren bila jarraitzen du

Herritarren lankidetzaren garrantzia nabarmentzeaz gain, 100.000 dolarreko saria eskaini dute susmagarria harrapatzeko balio duen informazioaren truke.

FBI publica fotos del sospechos del asesinato de Charlie Kirk
18:00 - 20:00

FBIk, Utahko Poliziarekin batera, Utahko Unibertsitateko campusean Charlie Kirk ekintzaile kontserbadoreari tiro egin zion ustezko hiltzailearen irudiak erakusten dituen bideo bat zabaldu du.

Unibertsitateko aparkalekuko segurtasun-kamera batek hartutako irudietan, beltzez jantzitako gizon bat ageri da, campuseko eraikinetako baten sabaitik jaisten, eta, ondoren, inguruko autobide batean galtzen.

Irudiak Beau Mason Utahko Segurtasun Publikoko ordezkariak, Kash Patel FBIko zuzendariak eta Spencer Cox Utahko gobernadoreak erakutsi dituzte 10 minutuko prentsaurreko batean. Agintariek ez dute galderarik onartu.

Ikertzaileek ia 200 elkarrizketa egin dituzte "Charlie Kirken hilketaren muina" argitzeko lanean ari diren bitartean, Cox gobernadorearen esanetan.

Agintariek nabarmendu dutenez, 20 agente ari dira ikerketan lanean, baina herritarren lankidetzaren garrantzia nabarmendu, eta 100.000 dolarreko saria eskaini dute susmagarria harrapatzeko balio duen informazioaren truke.

Charlie Kirk, ekintzaile kontserbadorea eta Turning Point USAren sortzailea, berak antolatutako ekitaldi batean parte hartzen ari zen. Ikasle liberalekin eztabaidan ari zen tiro egin ziotenean. Gertakariaren ondoren, Arizonara eraman zuten haren gorpua, J.D. Vance presidenteordearen hegazkinean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X