Margarita Roblesen hegazkinaren GPSa itzalarazten saiatu dira, Kaliningradetik gertu zegoela
Ohikoa da Kaliningradetik gertu dabiltzan nabigazio-gailuak "perturbatzen" saiatzea; Polonia, Lituania eta Itsaso Baltikoaren artean dagoen Errusiako enklabea da. Inzidentziak ez du kaltertik eragin hegaldian.
Margarita Robles, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Margarita Robles Defentsa ministroa Lituaniara zihoan hegazkin militarrean GPSa "itzalarazten" saiatu dira Kaliningrad Errusiako hiritik gertu zegoela, baina ez du inolako kalterik eragin hegaldian.
Iturri militarrek adierazi dutenez, A-330 hegazkinak interferentzia saiakera jasan du 40.000 oineko altueran zihoala, Errusiatik 60 bat kilometrora zela.
Iturrien arabera, horrelako aireontziek hegazkin zibiletan erabiltzen direnak baino nabigazio-sistema sofistikatuagoa eta seguruagoa dute, gailu militarrak dira eta.
Ohikoa da Kaliningradetik gertu dabiltzan ontzien nabigazio-gailuak "saboteatzen" saiatzea; Polonia, Lituania eta Itsaso Baltikoaren artean dagoen Errusiako enklabea da.
Robles Lituanian dauden Espainiako militarrak bisitatzera joan da bertara. Zortzi "eurofighter" ehiza-hegazkinek eta NATOren Baltikoko Aireko Poliziaren misioko 150 militarrek osatzen dute Siauliaiko basean dagoen misioa.