NAZIO BATUEN BATZAR OROKORRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abbasek Israelen "genozidioa" salatu du NBEn, baina esan du Hamasek ez duela Gazan lekurik izango

Palestinako presidenteak bideokonferentziaz hartu du parte batzarrean, AEBek New Yorkera joateko bisatua debekatu baitio. Hamasek dituen bahituak askatzea eta Gazara laguntza humanitarioa premiaz sartzea eskatu du, eta gatazka amaitu eta urtebetera hauteskundeak aurreikusten dituen plan bat bat aurkeztu du.

Mahmoud Abbassek bideokonferentziaz hartu du parte NBEren batzarrean.

Mahmoud Abbass Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak "genozidiotzat" jo du Nazio Batuen Erakundearen batzar orokorrean Israel Gazan eta Zisjordanian egiten ari dena. Gazako sarraskia ez dela "eraso hutsa" salatu du, bideokonfereziaz egin duen hitzaldian, AEBk New Yorkera bidaiatzeko bisatua debekatu ziotelako

Israelen ekintzak "gerra krimen" eta "gizateriaren aurkako krimen" gisa deskribatu ditu eta "gizartearen kontzientzia komunean errejistratu eta grabatuta geratuko" direla adierazi du. "Gazan bi milioi pertsona gosez hiltzeko arriskuan daude", esan du, eta hori "XXI. mendeko kapitulurik tragikoenetako bat bezala gogoratuko da", gehitu du.

Halaber, deitoratu egin du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak hedapen asmoekin jarraitzea, "ez bakarrik Gaza eta Zisjordaniaren kontura, baita eskualdeko beste herrialde arabiar batzuen kontura ere", argitu du. Baina argi utzi du palestinarrak ez direla beren lurraldetik joango. "Ez dute bizitzeko eta bizirauteko dugun borondatea hautsiko", esan du.

Hala ere, Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako atentatuak errefusatzen dituela nabarmendu du Abbasek. "Ekintza horiek ez dute herri palestinarra ordezkatzen, ezta haren borroka ere", esan du, eta bahituak askatzea eskatu du.

Abbasen ustez Hamasek ez du lekurik izango etorkizunean Gazan. Lurralde hori "Palestinako Estatuaren zati" dela aldarrikatu du eta gobernantza bere gain hartzeko prest azaldu da. "Hamasek armak utzi beharko ditu", esan du.

Gazarako plana

Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Gazan herrialde arabiarren eta nazioartearen laguntzaren arituko den aldi baterako administrazio batzorde bat ezartzearen aldeko apustua egin du, "barne arazoak kudeatuko" dituena. Gatazka amaitu eta urtebetera, hauteskundeak egitea proposatu du eta Konstituzio proiektu bat egiteko erantzukizunaz aritu da. "Estatu demokratikoa izatea nahi dugu, modernoa, Nazioarteko Zuzenbidearen eta multilateralismoaren mende egongo dena; armarik eta estremismorik izango ez duena", nabarmendu du.

"Munduko gainerako herriekin aske bizi nahi dugu, estatu independente eta subirano batean, 1967a baino lehenagoko mugekin, Jerusalem Ekialdea hiriburutzat hartuta", ziurtatu du.

Bestalde, Nazio Batuen Erakundean Palestinari buruzko "mila ebazpen baino gehiago" onartu direla baina eraginik ez dutela izan salatu du. "Israelgo Estatua onartu genuen. Ahalegin guztiak egin genituen Israelekin bakean eta segurtasunean biziko zen Estatu baten erakundeak ezartzeko, baina Israelek ez zituen errespetatu sinatutako akordioak, eta sistematikoki lan egin du horiekin amaitzeko ", esan du.

"Gogorarazten dizuet 1988an, baita 1993an ere, Israelen existitzeko eskubidea onartu eta berretsi genuela. Eta hori egiten jarraitzen dugu", errepikatu du.

Ildo horretan, eskerrak eman dizkie Palestinako Estatua onartu berri duten herrialdeei eta laster egiteko asmoa dutenei. Esker oneko hitzak ere izan ditu urte hauetan zehar kausa palestinarra bere egin duten elkartasun adierazpen guztiekiko, eta babes hori antisemitismoarekin parekatzea arbuiatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X