Sarkozyri bost urteko kartzela-zigorra ezarri diote, 2007ko kanpainan gaizkile elkarteko kide izatea egotzita
2005ean sinatutako akordio baten ondorioz, Libiako Gobernuak 50 milioi euro eman zizkion Sarkozyi, 2007ko hauteskunde-kanpainarako. Zigorra gauzatzeko Fiskaltzaren aurrean bere burua aurkezteko agindu dio epaitegiak.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiari bost urteko kartzela-zigorra ezarri diote ostegun honetan, gaizkile talde bateko kidea izatea egotzita, 2007ko hauteskunde kanpainarako Muamar Gadafiren erregimen libiarraren dirua jaso zuelakoan. Hauteskunde horietan Frantziako Presidentetza lortu zuen Sarkozyk.
Zigorra gauzatzeko Fiskaltzaren aurrean bere burua aurkezteko agindu dio epaitegiak.
2005ean sinatutako akordio baten ondorioz, Libiako Gobernuak 50 milioi euro eman zizkion Sarkozyren taldeari, hauteskunde-kanpainarako. Leporatzen zizkioten kargu guztiengatik, Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra, kargu publikoetarako bost urtez gaingabetzea eta 300.000 euroko isuna eskatu zituen presidente ohiarentzat. Eric Woerth, Brice Hortefeux eta Claude Gueant ministro ohiak ere auzipetu dituzte, sare kriminal horren burutzat jo dituztelako.
Woerthen kasuan, hauteskunde-kanpainako diruzain ohia absolbitu egin dute, baina Gueant kanpaina bereko zuzendari ohiarentzat hainbat delituengatik zigortu dute, hala nola, ustelkeria pasiboa, faltsutzea eta influentzia-trafikoa. Bestalde, Hortefeux gaizkile elkarteko kide izateagatik zigortu dute, France Inforen arabera.
Ez da epaitegietan Sarkozyk jasotako zigor bakarra, izan ere, ustelkeriagatik eta influentzia-trafikoagatik zigor irmoa ezarrita baitu. Horregatik, hain justu, eskumuturreko elektroniko bat eraman behar du kartzelan sartzea saihesteko.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Joe Bidenen argazkiaren ordez, boligrafo automatiko baten argazkia jarri dute Etxe Zurian inauguratu duten Presidenteen Ospearen Pasealekuan
Etxe Zuriak Presidenteen Ospearen Pasealekua inauguratu du, Bulego Obalaren kanpoaldean dagoen korridore batean. Bertan, Estatu Batuetako presidente guztien erretratuak daude, Joe Bidenena izan ezik. Agintari ohi demokrataren argazkiaren ordez, bere sinadura idazten ari den boligrafo automatiko baten argazkia eskegi dute.
Netanyahuk "hiltzaileei, haurrak erre eta bortxatzen dituztenei Israelen bihotzean estatu bat" eman nahi dietenak mehatxatu ditu
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak berriro azpimarratu du Palestinako Estatua ez dela "izango", eta iragarri du NBEren Batzar Nagusian egingo duela "haurren hiltzaile, bortxatzaile eta erregailuei Israelen bihotzean estatu bat" eman nahi dietenen kontra. "Gure egia esango dut: Israelgo herritarrena, Israelgo Defentsa Indarretako soldaduena, gure Estatuarena. Hiltzaileak, bortxatzaileak eta haurrak erretzen dituztenak kondenatu beharrean, Israelen bihotzean estatu bat eman nahi duten buruzagiak kondenatuko ditut", agindu du, eta gaineratu du ez dela Palestinako Estaturik izango.
Zelenskiren esanetan, ez dago segurtasun bermerik, "lagunak eta armak bakarrik"
Gainera, "gizateriaren historiako arma-karrera suntsitzaileenaren" arriskuez ohartarazi du.
Zuloa egin da ospitale baten aurrean Bangkoken, eta dozenaka gaixo atera behar izan dituzte
Kolapsoak 50 metroko sakonera, 30 metroko zabalera eta 30 metroko luzera dituen zulo bat ireki du, eta ospitalearen aurrean aparkatuta zegoen garabi bat irentsi du. "Hasiera batean, uste da lur mugimendu batek eragin duela zuloa, eta lurpeko ura pilatu dela tunelaren eta geltokiko hormaren artean", adierazi du Bangkokeko Administrazioak, ohar bidez.
Donald Trumpek NBEn botatakoek hautsak harrotu dituzte
AEBko presidenteak hitzaldi garratz-mina egin du New Yorkeko Nazio Batuen egoitzan. Besteak beste, NBE erakundearen beraren aurka egin du, klima aldaketa zalantzan jarri du eta "zazpi hilabetean zazpi gerrari" amaiera eman diela esan du.
Margarita Roblesen hegazkinaren GPSa itzalarazten saiatu dira, Kaliningradetik gertu zegoela
Ohikoa da Kaliningradetik gertu dabiltzan nabigazio-gailuak "perturbatzen" saiatzea; Polonia, Lituania eta Itsaso Baltikoaren artean dagoen Errusiako enklabea da. Inzidentziak ez du kaltertik eragin hegaldian.
Macronek Palestinako Estatua aitortzearen alde egin du Trumpen aurrean
Israel Gazako Zerrendan egiten dabilen erasoa amaiera emateko "ikuspegi politikoa" izan behar dela nabarmendu du Frantziako presidenteak.
NBEren egoitzako eskailera mekaniko bat Trumpen aurrean gelditu izana ikertuko du AEBko Zerbitzu Sekretuak
New Yorkeko Nazio Batuen egoitzako eskailera mekaniko batean ez aurrera ez atzera geratu ziren AEBko presidentea eta bere emaztea Melania Trump. NBEren arabera, AEBko ordezkaritzaren kide batek "konturatu gabe" segurtasun mekanismo bat aktibatu zuen eskaileraren goiko aldean. Etxe Zuriaren arabera, NBEko norbaitek eskailera mekanikoa itzali bazuen, "kaleratu beharko lukete"
Txina prest, Ragasa supertifoiari aurre egiteko
Urakan-haizeek Hong Kong geldiarazi dute gaur. Taiwanen, supertifoiak gutxienez 14 hildako, hogei bat zauritu eta 100 desagertu baino gehiago utzi ditu. Hildako gehienak etxeko lehen solairuan zeuden adinekoak ziren, eta ezin izan zituzten garaiz ebakuatu.