Macronek Palestinako Estatua aitortzearen alde egin du Trumpen aurrean
Israel Gazako Zerrendan egiten dabilen erasoa amaiera emateko "ikuspegi politikoa" izan behar dela nabarmendu du Frantziako presidenteak.
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, NBEren Batzar Nagusian. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Palestinako Estatuta aitortzearen alde egin du, bart, Donald Trump AEBko presidentearen aurrean. Horrez gain, Israel Gazako Zerrendan egiten ari den erasoaldiari amaiera emateko "ikuspegi politikoz" jardutearen alde agertu da.
"Ia bi urteko gerraren ondoren, zein da emaitza? Hamasen buruzagiak hil dituzte. Garaipen handia da, baina aldi berean Hamasek lehenengo egunean adina borrokalari ditu. Ez digu ezertarako balio Hamas desegiteak. Ez da jokabide egokia", azpimarratu du Macronek.
Macronek gogora ekarri duenez, frantziar asko hil zituen Hamasek 2023ko urriaren 7ko erasoetan. "Trump presidentea zuzen dabil: inork ez du urriaren 7an gertaturikoa ahaztu", adierazi du NBEren Batzar Orokorrean egindako bilera batean.
Bestalde, Macronek ziurtatu du Frantzia lanean ari dela Israelen erasoaldia amaitzen denerako. Ildo horretan, nabarmendu du beharrezkoa dela bahituak askatzea, su-etena adostea eta Gazarako giza laguntza areagotzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz