60.000 eta 100.000 pertsona artean manifestatu dira Berlinen, Gazako genozidioaren amaiera eskatzeko
Israel Gazako Zerrenda erasotzen hasi zenetik Alemanian izan den mobilizazio handienetakoa izan da larunbat honetan Berlinen. 60.000 pertsonak Poliziaren arabera eta 100.000 pertsonak antolatzaileen arabera, hartu dute parte Gazako genozidioaren aurkako protestetan.
Martxa nagusia Garaipenaren Monumentuan amaitu da, Tiergarten parkean, eta bertan hainbat artistaren musika-emanaldiak izango dira gauera arte.
Deitzaileek Israelekiko edozein harreman militar bertan behera uzteko eskatu diote Alemaniako Gobernuari, baita eskura dituen neurria guztiak erabiltzeko ere, berehalako su-etena lortzeko eta laguntza humanitarioa Gazan sartzeko.
Israelgo Armadaren arabera, 750.000 palestinar baino gehiagok utzi dute jada Gaza Hiria
Bestalde, Israelgo Armadak larunbat arratsaldean jakitera eman duenez, 750.000 palestinar baino gehiagok ihes egin dute Gaza hiritik hegoaldera, bonbardaketek eta lurreko borrokek aurrera egin ahala.
"Al Mauasi inguruan dauden guztiei ahalik eta lasterren alde egiteko eskatzen diegu, egin dezatela bat azken egunetan segurtasun arrazoiengatik zonalde horretatik alde egin duten 750.000 biztanleekin", adierazi du Avichai Adrai Israelgo Armadaren arabierazko bozeramaileak.
47 gazatar hil dituzte, gutxienez, gaur; hainbat haur, bi mediku eta kazetari bat tartean
Bestalde, gutxienez 47 gazatar hil ditu larunbat honetan Israelek Gazako iparraldean eta erdialdean egindako bonbardaketetan, bertako iturriek baieztatu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.