AEBk bisa kenduko dio Petrori, soldadu estatubatuarrei Trumpi desobeditzeko eskatu dielako
Kolonbiako presidenteak esan du erabakiak NBEren "immunitate arau guztiak" hausten dituela, eta egoitza New Yorken egotea ere kritikatu du.
AEBko Estatu Departamentuak ostiral honetan iragarri duenez, Gustavo Petro Kolonbiako presidenteari bisa kenduko dio, New Yorken AEBko soldaduei "aginduak ez betetzeko eta indarkeria bultzatzeko" eskatu izana egotzita.
Kolonbiako presidenteak gogor kritikatu du AEBko Administrazioaren erabakia, NBEren "immunitate arau guztiak hausten" dituelako.
"AEBko Gobernuak nirekin egiten duenak NBEren eta NBEko Batzar Nagusiaren funtzionamenduaren oinarrian dauden immunitate-arau guztiak hausten ditu. Erabateko immunitatea dago Asanbleara bertaratzen diren presidenteentzat, eta AEBko Gobernuak ezin du AEBren iritzia baldintzatu", esan du Petrok X sare sozialean.
Gustavo Petrok gogorarazi du AEBk Palestinako Agintaritzako ordezkariei ez diela utzi AEBra sartzen Nazio Batuen Batzar Nagusian parte hartzeko; hain zuzen, hainbat herrialdek Palestinako Estatua onartu duten biltzarrean.
Horrenbestez, Kolonbiako presidenteak NBEren egoitzaren kokapena ere kritikatu du; izan ere, New Yorken dago. Petroren iritzian, ikusitakoak ikusita, Nazio Batuen egoitzak "ezin du New Yorken jarraitu".
Bisarik ez
"Gaur goizean, Gustavo Petro Kolonbiako presidentea soldadu estatubatuarrei zuzendu zaie New Yorkeko kale batean, aginduak ez betetzeko eta indarkeria bultzatzeko eskatuz", esan du Estatu Departamentuak X sare sozialean.
"Ekintza zentzugabe eta probokatzaile hauengatik, Petroren bisa ezeztatuko dugu", gehitu du Estatu Departamentuak sare sozialetan zabaldutako mezu labur horretan.
New Yorken Gazako genozidioaren aurka deitutako ekitaldi batean, Petrok AEBko Gobernuaren aginduak ez betetzeko eskatu die soldadu estatubatuarrei, etorkizunean "salbazio armada" multinazional bat martxan jarri ahal izateko. Petrok NBEren goi-bileran eskatuko du armada hori sortzea, palestinarrak babesteko helburuarekin.
"(Armada horrek) AEBkoa baino handiagoa izan behar du. Horregatik, New Yorketik AEBko Armadako soldadu guztiei eskatzen diet (Donald) Trumpen aginduak ez betetzeko. Zuen fusilak gizateriaren aurka ez erabiltzeko eskatzen dizuet", esan zuen Petrok manifestazioan.
Kolonbiako agintariak azaldu zuen armada horrek hainbat herrialdetako soldaduak izango dituela, baina oraingoz Indonesiak bakarrik esan du ekimena babestuko duela.
NBEren 'Uniting for peace' (Bakearen alde bat eginda) ebazpenean oinarritu du Petrok proposamena, eta estatu kideen bi herenek babestu behar dute Batzar Nagusian, nazioartean ekintza militar koordinatua egin ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.