AEBn, aurrekontuak egiteko akordio faltak Gobernu Federala zati batean ixtea eragin du
Ordezkaritza zabalena duten alderdiek ez dute lortu nork bere aurrekontu-proposamena aurrera ateratzeko adina babes. Oraingoz, itxierak ez du eraginik funtsezko zerbitzuetan, baina akordioa lortu arte funtzionarioek ez dute kobratuko.
Epea mugara heldu da, errepublikanoak eta demokratak ez dira ados jarri aurrekontu proiekturik onartzeko eta, horrenbestez, AEBko Gobernu Federala itxi egin da, partzialki. Oraingoz, funtsezkoak ez diren zerbitzuei eragingo die itxierak, baina Administrazio Zentralaren beste funtzio batzuk kolokan jar ditzake, blokeoa luzatzen bada.
Irailaren 30eko 23:59ean urte fiskala amaitu arteko epea zuten bi alderdiek Gobernuko agentziek erabat funtzionatzen jarraitzea ahalbidetuko zuten funtsak onartzeko.
Asteartera arte, errepublikanoek Senatuan behar zituzten demokraten zazpi botoetatik bi baino ez zituzten lortu, Gobernua zazpi aste gehiagoz martxan egoteko lortu beharreko behin-behineko finantzaketa paketea onartzeko.
Bestalde, demokratek ere ez zituzten lortu beren aurrekontu proposamena aurrera ateratzeko behar zituzten 13 babesak. Demokratek, besteak beste, osasungintzarako gastua handitzea proposatu dute, baina, errepublikanoen lege proiektuaren moduan, ez da aurrera atera Goi Ganberan.
Errepublikanoen proposamenean, liberalek jarritako baldintzen artean dira aurten iraungiko diren Obamacare programako dirulaguntzak berritzea eta Donald Trump presidenteak bultzatutako zerga- eta aurrekontu-murrizketen legearen bidez osasun arloan izandako murrizketak atzera botatzea. Kontserbadoreek, ordea, eztabaida hori aurrekontuak onartu osterako utzi nahi dute.
Agentzia federalen operazioak zati batean eteteak ez die oraingoz herrialdeko funtsezko zerbitzuei eragiten; baina iraupenean egon daiteke gakoa, egoerak luze joko balu, ez da baztertzen eragina hedatzea.
Oraingoz martxan jarraituko dute Segurtasun Indarrek, Armadak, aireportuek eta gizarte segurantzak, baina arlo horietako funtzionarioek ez dute soldatarik kobratuko harik eta bi alderdiek beren arteko desadostasunak konpondu eta aurrekontu berria onartu arte, eta egoera horrek, ezinbestean, kezka sortzen du.
Donald Trumpen lehen agintaldian hilabetez luzatu zen Gobernu Federalaren itxiera partzialean (AEBn izan den azkena eta inoizko luzeena), 10 aire-kontrolatzailek gaixotasunagatiko baja eskatu zuten eta horrek New Yorkeko LaGuardia aireportuko operazioak aldi baterako etetea eta herrialdearen ipar-ekialdeko eta hego-ekialdeko beste aerodromo garrantzitsu batzuetan atzerapenak eragin zituen.
Aire-garraioan sortu zen kaosa erabakigarria izan zen 2019ko urtarrilean bi alderdiek etenaldiari burua emango zion akordioa erdiesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.