Milaka mendizale harrapatuta daude Everesten, elur-ekaitz handi baten ondorioz
Dagoeneko, 350 pertsona inguru atera dituzte; altitude handiko eremuetan bilaketa-lanekin jarraitzen dute. Elurra pilatu da eta bideak itxita behar izan dituzte. Ekaitzaren ondorioz ehunka mendizale ezin atera geratu ziren larunbat gauean itsas mailatik 4.200 metrora dagoen Gama haranean. Dozenaka denda erori ziren eta haizearen ondorioz helikopteroek ezin izan zuten erreskaterik egin.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Gazan bakea lortzeko beste saiakera bat hastear, Trumpen proposamena abiapuntu hartuta
Israelgo eta Hamaseko ordezkaritzak nahiz bitartekariak (AEB eta Qatar), Egiptora iristen ari dira dagoeneko, datozen orduotan hastea espero den negoziazioetan parte hartzeko. Bitartean, Gazan, martxotik aurrenekoz, ez da eraso hilgarririk izan gauez.
Lecornuk dimisioa eman du, Gobernua izendatu eta ordu gutxira
Ohar labur batean, Eliseoak adierazi du Macronek onartu egin duela Lecornuk aurkeztutako dimisioa; horrek ateak irekitzen dizkie hainbat aukerari, tartean hauteskundeak aurreratzea.
Albiste izango dira: Israel eta Hamasen arteko bake negoziazioak, Donostiako Aquariumak 100 urte eta gripearen txertaketa kanpaina
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Flotillako ekintzaileek Israelen tratu txarrak salatu dituzte: "Gu makurrarazten eta iraintzen saiatu dira"
Hilko ote zuten pentsatu zuten galdetuta, aktibista batek erantzun du baietz: "Momentu batzuetan zera pentsatu dut, bertan hil egin behar nindutela".
Global Sumud Flotillako 21 ekintzaile Barajaseko aireportura iritsi dira
Espainiar nazionalitateko 21 pertsona dira, eta Israelek "tratu txarrak" eman dizkiela salatu dute. Lau euskal ekintzaileek preso jarraitzen dute Israelen, autoinkulpazioa sinatzeari uko egin diotelako.
Israelgo eta Hamaseko negoziatzaileek astelehen honetan aztertuko dute Trumpek proposatutako plana
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak agindua eman du ordezkaritza bat Afrikako herrialdera bidaltzeko. Ordezkaritza horrek Ron Dermer izango du buru, Gai Estrategikoetako ministroa, alegia.
Global Sumud Flotillan parte hartu duten nazionalitate espainiarreko 21 ekintzaile Madrilera iritsi dira
Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboko kiderik ez dago talde horretan, eta Saharonimgo espetxean jarraitzen dute Espainiako Estatuko 24 herritarrekin batera, autoinkulpazioa sinatu ez dutelako.
Errusiak eraso masiboak egin ditu Ukrainan eta bost pertsona hil ditu Lviv hirian eta Zaporizhian
Errusiak droneekin eta misilekin eraso egin du Ukraina, ekialdetik mendebaldera, larunbat gauean. Bereziki gogor kolpatu ditu Zaporizhia eskualdea (gutxienez pertsona bat hil da bertan) eta Lviv hiria (gutxienez lau pertsona hil dira eta hiriaren zati bat argindarrik gabe geratu da).
Israelek tropak ateratzeko "lehen fasea" onartu duela iragarri du Trumpek, eta horri oniritzia emateko eskatu dio Hamasi
AEBko presidenteak esan du Israelen "urratsa" ontzat eman beharko duela orain Hamasek, eta behin hori eginda su-etena eraginkorra izango dela. Egiptoko Gobernuak, bestalde, baieztatu du Israelgo eta Hamaseko ordezkaritzek astelehenean hasiko dituztela negoziazioak Kairon.