Su-etena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen gau "lasaia" Gazan, hainbat hilabetez etengabe bonbardatu ostean

Milaka gazatar hasi dira jada hiriaren hegoaldeko babeslekuak uzten eta Gazara itzultzen. Bien bitartean, soldadu israeldar askok oraindik ez dute "lerro horia" igaro, bahituen eta presoen trukea oraindik ez baitute egin.

Milaka gazatar euren babeslekuetatik Gaza hiriaren hegoaldera itzultzen ari dira. Argazkia: Europa Press.

Milaka gazatar euren babeslekuetatik Gaza hirira itzultzen ari dira. Argazkia: Europa Press.

Egun bat bete da Gazako Zerrendan su-etena iragarri zenetik, hainbat hilabetez etengabe bonbardatu ostean.

"Bart gau lasaia izan da, gerra hasi zenetik bonbardaketarik izan ez den lehen gaua", esan du Muhammad izeneko mediku gazatar batek.

Bonbardaketak birritan eten dira Gazako Zerrendan azken bi urteotan: 2023ko azaroan eta 2025eko urtarrilean.

Muhammaden arabera, bonbardaketak izan diren bitartean ospitalera iritsi diren gorpuen kopuruak behera egin du. Orain, ordea, hondakin artean dauden 7.000 gazatarren gorpuak iristen ari dira.

Muhammad, mediku gazatarra

Bart gau lasaia izan da, gerra hasi zenetik bonbardaketarik izan ez den lehen gaua"

Gazako Zerrendako herritarrak etxera itzultzen hasi dira jada, baina hondar artera itzuli dira asko eta asko.

Merkatuan ere eragina izan du bonbardaketak. Zaher izeneko gazatar batek azaldu duenez, etxebizitzen prezioa "hirukoiztu" egin da, inguru horretan eskaintza txikia dagoelako.

Oraingoz, gazatarrak euren babeslekuetatik hiriaren hegoaldera itzultzen ari dira, eta soldadu israeldar askok oraindik ez dute "lerro horia" igaro, bahituen eta presoen trukea oraindik ez baitute egin.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X