Trump Israelera eta Egiptora joango da, Hamasek eta Israelek sinatutako akordioarekin lotuta
Dirudienez, AEBko presidenteak Gazari buruzko goi-bilera moduko bat egiteko asmoa du Egipton, eta datorren astearen hasieran buruzagi europarrak eta arabiarrak elkartu nahi ditu bertan. Sanchezek jakinarazi du bertan izango dela.
Donald Trump AEBko presidenteak ostiral honetan baieztatu duenez, Israelera joango da, eta, ondoren, Egiptora, Hamasekin lortutako akordioaren harira.
"Israelera joango naiz (...) Knesset-ekin (Israelgo Parlamentua) hitz egitera, eta Egiptora ere joango naiz gero", adierazi du agintariak ostiral honetan Etxe Zurian emandako prentsaurrekoan.
Trumpek ez du bidaiaren ibilbidea zehaztu, baina astelehenean Hamas bahituak askatzen hasiko dela gogorarazi du, Israelek eta Hamasek asteazkenean adostutakoa betetzeko.
Axios AEBko hedabide digitalaren arabera, Trumpek Gazari buruzko goi-bilera antzeko bat egingo du Egipton astearen hasieran, eta buruzagi europarrek eta arabiarrek parte hartuko dute bertan.
Gazaren berreraikuntza gainbegiratzea, nazioarteko laguntza koordinatzea eta monitorizazio mekanismoak sortzea du helburu ekimenak, su-etenaren konpromisoak betetzen direla bermatzeko, AEBk eskualdean bitartekari gisa duen rola indartuz.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ere parte hartuko du bertan, Moncloako iturrietatik baieztatu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Justizia Auzitegiak ohartarazi du EBko estatu guztiek onartu behar dituztela batasuneko edozein herrialdetan egindako sexu berekoen arteko ezkontzak
Europako auzitegiak betebehar horren berri eman du Alemanian ezkondutako bi poloniarri eragiten dien kasu baten harira; izan ere, Poloniako Erregistro Zibilean ezkontza ziurtagiria transkribatzeko eskatu zuten bi gizonek, ezkontza han aitor zezaten, baina agintariek ukatu egin zieten.
Maduro: "Venezuelak ez du amore emango, garaiezinak gara"
Horrela mintzatu da Nicolas Maduro Venezuelako presidentea AEBrekin duen harreman gatazkatsua dela eta. Soles Kartela atzerriko erakunde terrorista izendatu du Washingtonek, eta maniobra militarrak egiten dabil Karibe itsasoan.
Ukrainak urratsak eman ditu AEBk bultzatutako bake planean, akordio "justu" bat lortzeko, subiranotasuna galdu gabe
Zelenskik nazioarteko bazkideen babesa eskertu du eta gerraren amaierarako urrats "eraginkorrak" eta "bideragarriak" bermatzea eskatu du.
Marco Rubio, Trumpen bake planaren inguruan Ukrainako ordezkaritzarekin bildu ostean: "Dezente aurreratu dugu"
Trumpek Ukrainarako aurkeztu duen bake plana aztertzen ari dira Genevan Europako segurtasun arduradunak Ukrainako eta AEBko ordezkariekin. AEBko Estatu idazkariak ziurtatu du Ukrainako ordezkariekin izandako bilera "orain arteko emankorrena" izan dela.
Hezbollahko buruzagietako bat hil du Israelek, Beirut hegoaldean
Gutxienez beste lau pertsona hil eta beste 28 zauritu dituzte eraso horretan.
21 palesinar hil eta 83 zauritu ditu Israelek azken 24 orduetan, Gazan
Hamas mugimendu islamista palestinarrak ohartarazi du Gazako su-etena hausteko arrisku handia dagoela azken orduetako erasoen ondorioz, eta goi-mailako ordezkaritza bat bidali du Kairora, nazioarteko bitartekariekin egoera aztertzeko.
Iberiak eta beste konpainia batzuek bertan behera utzi dituzte Venezuelarako hegaldiak AEBk alerta igorri ostean
AEBko Abiazio Administrazio Federalak (FAA) ohartarazi du "kontu handiz" zeharkatzeko Karibe itsasoaren hegoaldea eta Hego Amerikako herrialdea.
Trumpek ziurtatu du bere bake proposamen polemikoa ez dela Ukrainarentzat duen "azken eskaintza"
"Bakea lortzea nahiko genuke. Aspaldi izan behar zen. Errusia eta Ukrainaren arteko gerra ez litzateke gertatu behar. Ni orduan presidente izan banintz, ez litzateke horrelakorik jazoko. Amaiera eman nahian gabiltza, modu batera zein bestera", gaineratu du.
Erregai fosilei aipamenik egiten ez dien amaierako dokumentu bat onartu dute COP30 biltzarrean
Greenpeace eta Ekologistak Martxan elkarteek Brasilgo goi-bileran adostutako akordioa kritikatu dute, erregai fosilen eta deforestazioaren alboratzea bazter uzten dituelako.
Brasilgo Poliziak Bolsonaro atxilotu du
Presidente ohia, estatu-kolpe saiakeragatik kondenatua, etxean betetzen ari zen atzipenaldia.