Txina Europatik gero eta gertuago, Artikoko bideari esker
Txinako 'Istanbul Bridge' zamaontziak Artikoan barrena lehen bidaia komertziala egin berri du Europara iritsi ahal izateko. Zetaren bide berria ere deitu diotenari esker, Asiako erraldoiaren eta Europaren arteko nabigazio denbora heren bat baino gehiago murriztuko da ohiko bidearekin alderatuta (Suezko kanala), eta horrek aukera berriak irekiko dizkie Txinako AliExpress, Shein eta Temu erraldoiei, besteak beste.
Zetaren bidea Artikotik. EITB
Zetaren bide berriaren bila aritu da Txina aspalditik, eta ametsa betetzetik gero eta gertuago dago. Artikoa zeharkatuko duen iparraldeko bideak aukera emango dio nabigazio denborak eta kostuak nabarmen murrizteko. Gaur-gaurkoz, zamaontziek gutxi-asko 28-30 egun behar dituzte Suezko kanaletik barrena Europara heltzeko, eta bide berriari esker 18-20 egun nahikoak izango dira.
Iparraldeko bideak aukera berriak irekiko dizkie Txinako AliExpress, Shein eta Temu erraldoiei, besteak beste.
Txinako 'Istanbul Bridge' zamaontziak Artikoan barrena lehen bidaia komertziala egin du, Europara iritsi ahal izateko. Pasa den urriaren 19an iritsi zen ontzia Poloniako Gdansk portura, eta inaguruatu egin du China-Europe Arctic Express Route izenarekin bataiatu duten Europaren eta Ozeano Artikoaren arteko merkataritza bide berria.
Zamaontzia pasa den irailaren 23an atera zen Txinatik, eta bidean geldialdiak egin ditu Erresuma Batuan (Felixstowe) eta Alemanian (Hanburgo), Gdanskeko (Polonia) portura heldu aurretik.
Sea Legend Shipping itsas garraioaz arduratzen den Txinako enpresak Global Times egunkariari azaldu dionez, denborari dagokionez abantaila handiak ematen ditu bide berriak. Gaineratu duenez, bidaiak 2026an hasiko dira, astean behin edo hamabostean behin, nabigagarria den tartean.
Gainera, konpainiak etorkizunean urte osoan zehar erabili nahi du bide hori.
Enpresaren arabera, Artikoa zeharkatzeak karbono isuriak % 30 inguru murriztu ditzake, Suezko kanala erabiltzen denetan botatzen denarekin alderatuta.
2023an, Txinako beste ontzi batek, 'NewNew Shipping'ek, antzeko bidaia pilotu bat egin zuen iparraldeko bidetik (NSR, ingelesez) Errusiaren laguntzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Kubako Gobernua "laster" eroriko dela ziurtatu du Trumpek
AEBko presidentearen arabera, kubatarrek "akordio batera iritsi nahi dute", eta negoziatzeko Marco Rubio Estatu idazkaria izendatu du Trumpek. Errepublikanoaren hitzetan, Kubaren erorketa "pastelaren gerezia" izango litzateke.
AEB merkatuan esku hartzea aztertzen ari da petrolioaren eta gasaren prezioen gorakada gelditzeko
Petrolioaren eta gasaren prezioek gora egin dute azken egunotan, larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia hasi ostean.
Artzain ebanjelikoek Trumpen alde otoitz egin dute Etxe Zurian, eskuak presidentearen gainean jarrita
Artzain kristauek eta buruzagi ebanjelikoek bat egin zuten ostegunean Etxe Zuriko Bulego Obalean, eta Donald Trump AEBko presidentearen alde otoitz egin zuten, Etxe Zuriko Fede Bulegoarekin koordinatutako ekitaldi batean.
Orain arteko bonbardaketarik gogorrenak egin dituzte Israelek eta AEBk Teheranen
Halaber, Libano hegoaldean eta ekialdean eta Beirut hiriburuan bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelek, Iranen aliatu den Hezbollah talde xiitaren aurka.
Albiste izango dira: M8aren aurrekoa, BIEMHren balantzea eta tentsioa areagotzen Libanon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tentsioa areagotzen ari da Libanon
Libanon, Netanyahuren agindupeko Armadak Beiruten zati bat ebakuatzea agindu du, Hezbolaren aurka borrokatzeko.
Iranen aurkako erasoek 3.643 eraikin zibili eragin diete, eta hiru ospitale zerbitzutik kanpo geratu dira
OMEk baieztatu du Irango osasun sistemaren aurkako hainbat eraso izan direla, eta azpimarratu du nazioarteko zuzenbide humanitarioak babesten duela osasungintzara bideratutako edozein instalazio edo eraikin.
Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranek Erresuma Batuaren base militarra eraso ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.