Turkia utzi eta Irak iparraldera jo dute PKK-ko kideek, bake-prozesuan aurrera egiteko
Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK) "aurrerapausoak" eskatu dizkio Turkiako Gobernuari, PKK-ko kideak gizarteratzea bermatzeko eta prozesu politiko eta demokratikoetan parte hartzea ahalbidetzeko beharrezkoak diren legeak, besteak beste. Erdogan Turkiako presidentea asteartean bilduko da DEM alderdiko ordezkaritza batekin.
Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK) igande honetan iragarri duenez, Turkian zituzten borrokalari guztiak erretiratu dituzte, Turkiako Gobernuaren eta talde armatuaren artean abiatutako bake-prozesuaren baitan urrats berri bat emateko.
Abdullah Ocalan kartzelatutako buruzagi historikoaren bi argazki handi atzean zituztela, prentsaurrekoa eman dute PKK-ko dozenaka kidek Irak iparraldean, "bakea eta gizarte demokratiko bat" lortzeko "garrantzi historikoa duten urratsak" ematen ari direla erakusteko. "Gure indar guztiak erretiratzen ari gara Turkiatik, Turkiako mugen barruan gatazka arriskua dakartelako eta balizko probokazioen aurrean zaurgarriak direlako", esan du Sabri Ok Kontseilu Betearazleko kideak hedabideei irakurritako mezu batean.
Adierazpen horretan PKK-k ohartarazi duenez, Turkiako Gobernuak orain arte hartutako neurriak "ez dira nahikoa".
Bake-prozesuaren oinarri legala zehazteko batzorde parlamentarioa eratu zuen Turkiako Exekutiboak, eta orain, alderdi nazionalista batek ez beste alderdi parlamentario guztiek parte hartzen duten batzorde horrek gerrillariek espero dituzten neurri legegileak proposatzea espero dute.
Oraingoz, deliturik egin ez duten PKK-ko kideak herrialdera itzuli eta bizitza zibilera bueltatzeko dauden aukerak aztertzen ari dira Turkiako arduradun politikoak. PKKn lidergo karguak izan dituztenak, berriz, hainbat herrialdetan banatzea aztertzen ari omen dira.
Turkiako Gobernuak, gainera, bake-prozesu hau YPG milizia kurdu-siriarrek borroka armatua uztearekin eta Damaskoko administrazioan sartzearekin lotzen du, PKKrekin lotura estua dutela uste baitu.
Testuinguru honetan, gaurkoa keinu politiko garrantzitsua da Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidente islamistak eta kurduen aldeko DEM alderdi ezkertiarraren ordezkaritza batek datorren asteartean egingo duten bilerari begira.
Irak segurtasun arazoen beldur da
Turkiako Gobernuko ordezkariek begi onez ikusi dute PKKren gaurko iragarpena, baina Irakeko agintariek errezeloz ikusten dute borrokalari kurduen desplazamendua.
Irakeko Parlamentuko Kanpo Harremanetarako Batzordeak ohartarazi du lekualdatze hori mehatxua dela segurtasun nazionalarentzat, eta herrialdea eskualdeko gatazketara eraman dezakeela.
PKK-k Irakeko Kandil mendietan duen presentzia Turkiarekiko tentsio-iturri izan da luzaroan. Turkiak horren aurkako mugaz gaindiko erasoak egiten jarraitzen du, eta duela gutxi beste hiru urtez luzatu ditu operazio militarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.