Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernua osatzeko hautagaiaren aukeraketa asteartera arte atzeratu dute Herbehereek

Azken emaitzen zain, garaipen estua lortuko du D66 alderdiak. Botoen % 99,7 zenbatuta, D66 alderdiak botoen % 16,9 eskuratu ditu, eta PVV alderdiak, berriz, botoen % 16,7. Guztira, 26 eserleku lortuko ditu bakoitzak.

The Hague (Netherlands), 30/10/2025.- Polling station staff count postal votes from voters abroad at the World Forum in The Hague, the Netherlands, 30 October 2025. The Netherlands held House of Representatives elections on 29 October. (Elecciones, Países Bajos; Holanda, La Haya) EFE/EPA/LINA SELG
Botoen zenbaketa Herbehereetako hauteskunde legegileetan. Argazkia: EFE

Herbehereetako Parlamentuak datorren asteartera arte atzeratu du gobernua bilatzeko hautagai baten aukeraketa. Aste honetan izan dituzte hauteskunde legegileeak, eta lehia estua izan da. Zenbaketa ez da amaitu, eta berdinketa teknikoa izan da D66 zentro-ezkerreko alderdiaren eta PVV Askatasunaren Alderdi ultraeskuindarraren artean.

Alderdi guztietako buruzagiek bilera datorren astera atzeratzea erabaki dute. Orduan aukeratuko dute prozesua bideratuko duen pertsona. Haren ardura izango da gobernua osatzeko eta lehen ministroa aukeratzeko prozesua bideratzea.

D66 alderdiak eskura du garaipena, eta Rob Jetten buruzagia aukera dezakete prozesua martxan jartzeko. Oraingoz, botoen % 99,7 zenbatuta, D66 alderdiak botoen % 16,9 ditu, eta PVVk, berriz, botoen % 16,7. Guztira, 26 eserleku izango ditu bakoitzak Parlamentuan.

Erabakia hartu aurretik, Geert Wilders PVVko buruak aliantzak bilatzeko fasea atzeratzeko eskatu dio Martin Bosma Ordezkarien Ganberako presidenteari.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X