Israel
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahuk berretsi du "inolaz ere" ez duela onartuko estatu palestinarra sortzea

Ostiralean, AEBk Nazio Batuen Erakundean duen misioak komunikatu bat igorri zuen, Segurtasun Kontseiluaren ebazpen proiektu bat babestuz. Astelehenean bozkatuko dute, eta Palestinan estatu bat sortzeko balizko bide bat aipatzen du horrek.

EuropaPress_6655979_tel_aviv_dec_27_2019_benjamin_netanyahu_delivers_statement_after_winning
Benjamin Netanyahu. Argazkia: Europa Press

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabat gaitzetsi du estatu palestinar bat aitortzeko "ideia", eta "inoren baieztapenik, txiorik eta sermoirik" behar ez duela ere esan du.

"Jordan ibaiaren mendebaldeko lurralde guztietan estatu palestinar bat sortzearen aurka gaude, eta iritzi hori irmoa eta aldaezina da", adierazi du ministroen asteroko bileraren hasieran, bere bulegoak zabaldutako bideo batean entzun daitekeenez.

"Hainbat hamarkadatan zehar saiakera horiei uko egin diet, kanpoko zein barruko presioa gorabehera. Beraz, ez dut inoren baieztapenik, txiorik edo sermoirik behar ", erantsi du.

Ostiralean, AEBren misioak NBEren aurrean komunikatu bat igorri zuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpen proiektu bat babesteko. Astelehenean bozkatuko dute egitasmo hori, eta Palestinan estatu bat "sortzeko" balizko bide bat aipatzen du.

AEBko misioaren komunikatuaren arabera, ebazpen proiektuak "autodeterminaziorako eta estatu palestinarra sortzeko bidea eskaintzen du ". Bederatzi estatuk sinatu dute: Qatarrek, Egiptok, Arabiar Emirerri Batuek, Saudi Arabika, Indonesiak, Pakistanek, Jordaniak, Turkiak eta AEBk.


Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X