Marco Rubiok "produktibotzat" jo du Ukrainako ordezkariekin Floridan egindako bilera
Dena dela, AEBko diplomaziaren buruak esan du oraindik "asko" dagoela egiteko. Halaber, bakeak Ukraina “subiranoa eta independentea” izatea eta herrialdeak “benetako oparotasuna” eskuratu ahal izatea bermatu behar duela gaineratu du.
Marco Rubio Estatu Batuetako Estatu idazkariak adierazi duenez, azaroaren 30 honetan Floridan Ukrainako ordezkariekin egindako bilera "produktiboa" izan da, baina aitortu du oraindik "lan handia" dagoela egiteko Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake akordioa lortzeko.
"Lan handia dago egiteko, baina gaur bilera oso produktiboa eta baliagarria izan da, eta uste dut aurrerapen berriak lortu direla", adierazi du Rubiok komunikabideen aurrean, bileraren amaieran.
Bilera hasi aurretik ere hitz egin du komunikabideen aurrean eta bi aldeek "gerraren amaiera" eta Kievi etorkizun egonkorra bermatuko dion akordioa dutela xede esan du.
"Heriotzaren eta sufrimenduaren amaiera ikusi nahi dugu", esan du AEBko Estatu idazkariak. Halaber, azpimarratu du Ukraina "subiranoa eta independentea" izatea bermatu behar duela bakeak, "herrialdea oparotasunean bizi dadin".
Rubiorekin batera, Steve Witkoff Etxe Zuriko ordezkari bereziak eta Jared Kushner Trump presidentearen aholkulari eta suhiak hartu dute parte bileran, horiek guztiek osatzen baitute negozio taldea.
Ukrainan eraso gehiago gertatzea eragotzi behar dituen akordio bat behar dela nabarmendu du buruzagi estatubatuarrak. Halaber, esan du Ukraina "botere ekonomiko handia" duen herrialde bat dela, eta gatazka amaitutzean soilik garatu ahal izango duela indar hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez sei pertsona hil dira AEBk Pakistanen duen kontsulatuaren aurrean izandako protestetan
Ehunka manifestari AEBko egoitza diplomatikoari eraso egiten saiatu dira, Iranen aurkako erasoa eta Ali Khamenei aiatolaren hilketa salatzeko.
Israelek "Teheranen bihotza" jo du azken eraso oldean
Antza denez, eraikin ofizialen aurkako erasoak izan dira; besteak beste, Ilargi Gorriaren eta Irango telebistaren egoitzen aurkakoak.
"Beldurra eta itxaropena" nahastean dituzte Euskadin bizi diren irandarrek
Israelek eta AEBk euren herriaren aurka egindako erasoaren aurrean, sentimendu kontrajarriak dituzte Shimak, duela 17 urte Bilbon bizi den irandarrak, eta Mashak, 2019tik Bizkaian bizi denak. Batetik, gerra baten beldur dira, baina, bestetik, erregimena amaitzeko aukera gisa ikusten dute erasoa.
Iranek Khameneiren heriotza baieztatu, eta operazio militar handia agindu du mendekatzeko
Ia 40 urtez agintean egon ostean, Pezeshkian presidentea buru duen kontseilu baten esku geratuko da boterea, eta Alireza Arafi izango da jarduneko aiatola. Trumpek uste du orain bide diplomatikoa errazagoa dela, baina ohartarazi duenez, Iranek hitza betez gero, "sekula ikusi gabeko indarrarekin" erantzungo du.
Ali Jamenei, Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena, erasoetan hil den "zantzu asko" daudela esan du Netanyahuk
"Jameneik bizirik jarraitzen ez duen zantzu asko daude", ziurtatu du Israelgo lehen ministroak, AEBek eta Israelek Irango Errepublika Islamikoaren aurka larunbat honetan egindako erasoen ostean.
Ormuzko itsasartea, jomugan, Iranen aurkako erasoen ostean
Munduko erregai-bide komertzial nagusietako bat da, eta, bertatik, munduko petrolio- eta gas-ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute. Egunero, batez beste 144 itsasontzi igarotzen dira bertatik.
200 hildako baino gehiago baieztatu dituzte Iranen
Teheranek 85era igo du Minabeko ikastetxean hildakoen kopurua, eta Israelen eta AEBren arteko erasoaldi bateratua “ekintza barbaroa” dela esan du.
Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Erasoa izan denean, 170 ikasle zeuden ikastetxean; beraz, hildakoen kopuruak gora egingo duen beldur dira.
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean
Kaja Kallasen hitzetan, Teheran “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”, eta Sanchezek tentsioa apaltzeko eta elkarrizketei ekiteko eskatu du.