ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nick Reiner atxilotu dute, Rob Reiner zinemagilearen eta Michele Singerren semea, gurasoen heriotzarekin lotura duelakoan

Senar-emazteak hilda agertu ziren igande honetan Brentwoodeko bien egoitzan, Los Angelesen, Estatu Batuetan.

Washington, DC (United States), 15/12/2025.- (FILE) - Rob Reiner (R) and Michelle Reiner (L) arrive for the Medallion Ceremony honoring the recipients of the 46th Annual Kennedy Center Honors at the Department of State in Washington, DC, USA, 02 December 2023 (reissued 15 December 2025). On the evening of 14 December 2025, the bodies of two people, a 78-year-old man and 68-year-old woman, were found in a home in Brentwood owned by Reiner. A statement issued by the Reiner family confirmed the deaths of Rob Reiner, 78, and his wife Michele Singer Reiner, 68. According to a statement by the Los Angeles Police Department, detectives from the Robbery and Homicide Division are handling the case. (Cine) EFE/EPA/Ron Sachs / POOL
Michele Singer eta Rob Reiner, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Rob Reiner eta Michele Singer Los Angeleseko (AEB) bien etxean hil zituzten, atzo, igandea. Hilketa bikoitzaren susmagarri nagusia Nick da, senar-emazteen hiru seme-alabetako bat, eta, People aldizkariaren arabera, polizia-agintariek atxilotu egin dute.

Los Angeleseko Sheriffaren Departamentuko erregistroen arabera, Nick Reiner, 32 urtekoa, zaintzapean jarri zuten eta atxilotuta dago,  4 milioi dolarreko fidantzapean.

AEBko argitalpenak aurretik jakinarazi zuen Nick Los Angeleseko Polizia Departamentuko Lapurreta eta Hilketa Dibisioan galdekatzen ari zirela gurasoak hilda agertu ondoren, eta Rob Reiner eta Michele Singeren gorpuak alaba Romyk aurkitu zituela.

Bikoteak 1989tik zeraman ezkonduta. Elkarrekin hiru seme-alaba izan zituzten, tartean, Nick. Nerabezarotik ditu adikzioak, eta horren aurkako borrokari buruz argi eta garbi hitz egin izan du inoiz.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X