AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek "asaldatzaile" eta "matxino" deitu dio ICEko agenteek Minneapolisen hildako Alex Prettiri

37 urteko erizaina hil baino 11 egun lehenago agenteei aurre egiten eta auto federal bati ostikoka erakusten duen bideo bat argitaratu ostean egin ditu adierazpenok AEBko presidenteak. 

Alex Pretti
18:00 - 20:00

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "asaldatzaile" eta ustezko "matxino" deitu dio Alex Prettiri, ICE Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarreko agenteek pasa den urtarrilaren 24an Minneapolisen eraildako gizonari, hil baino 11 egun lehenago auto federal bati ostikoka erakusten duen bideo bat argitaratu ostean. 

The News Movement AEBko albiste atariak kaleratutako irudietan ikusi daitekeenez, 37 urteko erizainak ICEko agenteei aurre egin zien eta horiek gogor erantzun zien. 

Prettiren familiaren abokatuak adierazi duenez, "Alex kalean tiroz hil baino astebete lehenago, ICEko agente talde batek bortizki eraso egin zion". Edozein kasutan, "astebete lehenago gertatutakoak ezin du aitzakia izan hilketa justifikatzeko".

Bestalde, AEBko presidenteak bideoaren egiazkotasuna defendatu du. "Lasai dagoen ICEko agente bati oihu egin eta aurpegira txistua bota ostean, ibilgailu federal bati ostikoa ematen dio", adierazi du Trumpek sare sozialetan.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X