Mikel Reparazek egungo egoera geopolitikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko dute gaur Bilbon
EITBren nazioarteko arduradunak lehia geopolitikoaren eremu liskartsuenetan grabatutako bideoak ikusentzunezko lan batean bildu dituzte. Dokumentala BBK Aretoan izango da ikusgai, eta ondoren, solasaldia antolatu dute.
Dokumentalaren estreinaldia eta solasaldia iragartzeko kartela. EITB
Urtarrilaren 20an urtebete egin berri da Donald Trump AEBko presidentetzara itzuli zela. Horrek munduko egoera eta lehia geopolitikoa irauli du, eta mugimendu handiak izan dira Ekialde Hurbileko eta Ukrainako gatazken inguruan, baita berriki Venezuelan eta Groenlandian ere. Estatu Batuetako presidenteak Artikoko uhartearen kontrola bereganatzeko egindako mehatxuei arretaz begiratuta, EITBk Potentzien lehia handia / El Gran Tablero Mundial dokumentala sortu du.
Mikel Reparaz EITBren nazioarteko arduradunaren eskutik, baliabide eta influentzia-eremuak kontrolatzeko munduko bi potentzia nagusien arteko lehia (AEB eta Txina buru duten blokeen arteko lehia, alegia) aztertzen du lanak. Panamako Kanala, Ormuzko itsasartea, Txinako itsasoa eta Pazifikoko irlak izan dira Reparazek bisitatutako tokietako batzuk; eta baita Groenlandia bera ere, denek bilatzen duten altxorraren kutxa.
Dokumental berriaren estreinaldia dela-eta, EITBk solasaldi berezia antolatu du, Mikel Reparazen beraren eskutik, asteartean, otsailak 3, Bilboko Sala BBK aretoan. Egungo egoera geopolitikoaren gakoak eta mundu mailan erronka handiak ulertzeko elkarrizketa irekia izango da, EITBren Nazioarteko arduradunak gidatuta. Alboan izango ditu Borja Macias Zientzia Politikoetako doktorea eta Natale Seron Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Europar Batasuneko Zuzenbidean doktorea. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, hemen.
50 minutuko ikus-entzunezko lanaren proiekzioarekin abiatuko da ekitaldia, 18:30ean, eta ondoren egingo da solasaldia.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.