Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango dute AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai horren salmentari eta merkataritzari ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Estatu Batuetako Gobernuak asteazken honetan arindu egin du Kubari ezarritako petrolio-blokeoa, eta Venezuelako petrolio gordina uharteari saltzeko lizentziak eskatzen dituzten enpresak zigorrak aplikatzetik salbuetsiko ditu, baldintza jakin batzuekin eta sektore pribatuaren bidez.
AEBko Altxor Departamentuak iragarri du lizentziak emango dituela Venezuelako petrolio gordinarekin eta haren eratorriekin Kubara salerosketak egin nahi dituzten enpresek transakzio horiek zigorrik gabe egin ahal izan ditzaten.
OFAC Altxor Departamentuko Atzerriko Aktiboak Kontrolatzeko Bulegoak bere webgunean adierazi du erabaki horrek “Kubako herriari laguntzen dioten” transakzioak ahalbidetzen dituela, uhartera erabilera komertzialerako zein humanitariorako esportazioak barne, betiere Kubako Gobernuak zuzenean parte hartzen ez badu.
Transakzioak onartzeko, Venezuelako petrolio gordinaren salmentari eta merkataritzari ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; besteak beste, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean gordailutzea. Hala ere, AEBkoak ez diren enpresek ere eskatu ahal izango dituzte salbuespen horiek.
Kubak azken hamarkadetako egoerarik zailenetakoa bizi du; izan ere, Washingtonek uhartearen gainean duen blokeoa ez ezik, Donald Trumpen Administrazioak zigor gehigarriak ezarri zizkien uhartea petrolioz hornitzen duten herrialdeei ere (nahiz eta AEBko Auzitegi Gorenak joan den ostiralean emandako epai batek neurri horien gaineko zalantzak piztu dituen).
AEBren Venezuelako esku-hartze militarraren ondoren, Trumpek Caracastik Kubara petrolio gordina eta gasolina bidaltzea blokeatu zuen, eta Kuba funtsezko aliatu horren hornidurarik gabe utzi zuen.
Egoerari aurre egiteko, Kubako Gobernuak larrialdi-plan bat ezarri du: osasuna eta garraioa gutxieneko zerbitzuetara mugatu ditu, erregaia zorrotz arrazionalizatu du, eta murrizketak ezarri ditu hainbat sektoretan, hezkuntzan barne.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.
Frantziako Tourreko datak eta ordutegiak aldatzekotan daude, beroak eragin ditzakeen arriskuak saihesteko
Tenperaturak gero eta altuagoak direla eta gero eta bero-bolada gehiago daudela eta, zalantzan jarri dute udan kirol-ekitaldi handiak egitea, besteak beste, Frantziako Tourra. Ordutegiak edo datak aldatzea eztabaidatzen ari dira.
Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean
Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa Europako Batzordaren eta Europako Kontseiluaren presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean, Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean, Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian parte hartu dute, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte.
Laurence des Cars Louvre Museoaren presidenteak dimisioa eman du
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak dimisioa onartu du. Des Cars polemika baten erdian zegoen, 2025ean Frantziako hiriburuko pinakotekan izandako bitxi lapurreta handiaren ostean.
Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik
Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.
Indarrean sartu da AEBren % 10eko muga-zerga globala
Pasa den ostiralean onartu zen muga-zerga, 1974ko Komertzio Legearen 122 atalaren babespean, zeinak eskumena ematen baitio presidenteari nazioarteko ordainketa arazoei aurre egiteko, errekagu edo inportazio-murrizketa berezien bitartez. AEBko Auzitegi Gorenak baliogabetutako muga-zergen aldean, zerga global hori behin-behinekoa da, eta otsailaren 24tik, gehienez ere, 150 egunez aplikatu ahalko dira.
EBk ez du Errusiaren aurkako zigor gehiagorik onartu, ezta Ukrainari laguntza ematea ere, gerraren laugarren urteurrenaren bezperan
Hungariak betoa jarri die bi akordioei, eta baldintza gisa jarri du Ukrainak bere herrialdeari eta Eslovakiari Errusiako petrolioaren fluxua berrezartzea. Eslovakia ere zigor sorta berriaren aurka agertu da. Bien bitartean, Errusiak bere soldaduak omendu ditu Aberriaren Defendatzaileen egunean.
Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean
Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.
"El Mencho" narkotrafikatzaile eta Jalisco Nueva Generacion kartelaren burua hil dute
Jaliscon (mendebaldea) eta herrialdeko beste bost estatutan herritarrak kalera ez ateratzeko alerta zabaldu dute agintariek, hilketa horrek eragindako istiluak direla eta.