Muga-zergen gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarrean sartu da AEBren % 10eko muga-zerga globala

Pasa den ostiralean onartu zen muga-zerga, 1974ko Komertzio Legearen 122 atalaren babespean, zeinak eskumena ematen baitio presidenteari nazioarteko ordainketa arazoei aurre egiteko, errekagu edo inportazio-murrizketa berezien bitartez. AEBko Auzitegi Gorenak baliogabetutako muga-zergen aldean, zerga global hori behin-behinekoa da, eta otsailaren 24tik, gehienez ere, 150 egunez aplikatu ahalko dira. 

Washington (United States of America), 23/02/2026.- US President Donald Trump delivers remarks during the 'Angel Families Remembrance Ceremony' in the East Room of the White House in Washington, DC, USA, 23 February 2026. The event honors 'Angel Families,' those who have lost loved ones to crimes committed by undocumented immigrants or individuals in the country illegally. EFE/EPA/AARON SCHWARTZ / POOL
Donald Trump Etxe Zurian izan da astelehen honetan. Argazkia: EFE

Astearte honetan hasi da AEB joan den ostiralean Donald Trump presidenteak iragarritako % 10eko muga-zerga globala aplikatzen. Erabaki hori hartu zuen Trumpek AEBko Auzitegi Gorenak Washingtonek aurrez ezarritako muga-zergak legez kanpokotzat jo ondoren. Gorenaren arabera, Etxe Zuriak Nazioarteko Larrialdietarako Botere Ekonomikoaren Legearen (IEEPA, International Emergency Economic Powers Act) interpretazio okerra egin du, lege horrek ez diolako, auzitegiaren arabera, eskumenik ematen muga-zergak ezartzeko. 

Hala, joan den larunbatean, Gorenaren ebazpenaren berri izandakoan, Trumpek muga-zergak % 10etik % 15era igoko zituela iragarri bazuen ere, mehatxu hori ez da oraindik egikaritu eta % 10ekoak dira gaurtik aplikatuko diren zergak. Hala ere, AEBko prentsaren arabera, Etxe Zuria tasa hori igotzeko proposamen formal bat prestatzen ariko litzateke honezkero. Tasa aldatzeak ezjakintasuna eta zalantza eragin zituen nazioarteko beste herrialdeetan, eta argibideak eskatu zituzten horiek. 

Pasa den ostiralean onartu zen muga-zerga hori, 1974ko Komertzio Legearen 122 atalaren babespean, zeinak eskumena ematen dion presidenteari nazioarteko ordainketa arazoei aurre egiteko, errekagu edo inportazio-murrizketa berezien bitartez. 

AEBko Auzitegi Gorenak baliogabetutako muga-zergen aldean, zerga global hori behin-behinekoa da, eta otsailaren 24tik, gehienez ere, 150 eguneaz aplikatu ahalko dira. 

Gauzak horrela, AEBko Aduanen eta Mugako Babesaren Bulegoak jakinarazi du IEEPA legearen babesean ezarritako muga-zerga gehigarriak biltzeari utziko ziola, eta ohartarazi zuen "Agindu Exekutibo horrek IEEPAren muga-zergei soilik" eragiten diela eta ez diela "beste ezein muga-zergari eragiten".

Nolanahi ere, AEBko presidenteak astelehen honetan sareetan zioenez, Gorenaren erabakiak "zoriz eta nahi gabe" lehen baino botere eta indar gehiago ematen dizkiola, ohartaraziz epaileek ontzat jotzen zituztela gainerako muga-zerga guztiak eta horiek "indar handiagoz eta modu latzagoan" erabil daitezkeela, segurtasun juridiko osoz.

Hala, Trumpek abisua igorri zien astelehenean Gorenaren erabaki "barregarriarekin" "jolasteko" asmoa izan dezaketen herrialdeei, bereziki AEBri urte luzez "iruzur" egin dioten herrialdeei, esanez horien kasuan askoz ere muga-zerga handiagoak izango dituztela, eta "berriki adostutakoen aldean, txarragoak". 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X